kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Goizalbaren argitan / Pello Otxoteko / Erein, 2007

Maitasunaren babesean, eguneroko kafearekin Mikel Asurmendi / Irunero, 2008-04

Bizitza edota gure errealitatea denborak eta espazioak definituta daude. Bizitza halaber, heriotzak zedarrituta bizi dugu, eta bizi ere maitasunari esker bizi gara hein batean. Gauza askori esker bizi gara, bizi gara literaturari esker. Kasurako, poetei esker.

Liburuarekiko nire bizipena aitortuko dut: Goizalbaren argitan hartu nuen eskuetan eta beste “bizitza” batean nengoelako nonbait, ez nintzen liburuak eskaintzen duen maitasun jariotik “edateko” gauza izan. Poeta honen adiskide poeta lagun bati halatsu adierazi nion.

“Maitasuna hitza bat besterik ez duzu. Emakume batek beso artean jartzen diguna. Emakumea joandakoan bere izenak min ematen digu”. Hitzok ez dira nireak. J. M. Fonollosa-ri hartu dizkiot, maileguz, neronek euskaratuak dira. Goizalbaren argitan-en egileak paratuak datoz liburuaren hastapenean, jatorrizko hizkuntzan, gaztelaniaz.

Pelloren liburuaren maitasun jarioa ezin “irentsi” ibili nintzen, bizitzaren estresak sortzen duen ezin egonak itota nonbait, mundutik ihes egiteko aiherrak hartuta nolabait.

(Barkatuko didazue, alimaleko tornuia emanen baitiot nire jardunari. Alta, bizi bezala azalduko dizuet).

ETAk Isaias Carrasco hil zuen biharamunean hartu nuen liburua berriro ere. Aliritzira. Egunsentiaren argitan jaikia eta gogoa erabat lausotua. Aurreko egunetan izandako pertsona bera nintzen: baina are nekatuagoa edo ezinegonak are akabatuagoa. Gogoa abailduagoa nintzen. Ez da lehen aldia. Bakoitzak bere patua bizi du. Hauxe nirea.

Goizalbaren argitan murgildu nintzen berriz ere, nire inkontzientzian. Eta aurreko egunetan nire gogoa ito egiten zuten maitasunezko jario haiek, gogoa biziarazi zidaten. Pellok eskainitako eztia eta olioa edabe bilakatu ziren niretzat. Nire borondate kamutsa ilunpeetatik ateratzen hasi zen. Maitasuna erortzea eta jaikitzea dela jabetu nintzen. Aurreko egunetan sentitu nuen saminaren atea itxi zuten poemok.

Hipotesiak zabaldu ziren nire baitan: zer da literatura? Ez da egia Arestik “munduak ez duela poeta nahi” delako hura. Ez da nire egia. Eta badakit literatura hitza dela alta bada. Eta horregatik berarengatik dakit hitza transformatzen dela. Eta hitzak gaur duen balioa bera ez duela bihar izanen. Agian.

Goizalba zen, erran bezala, eta argiak pausagunea aurkitu baino lehen, “kafea egin dizut”esan nion maiteari. Goizeko lehen kafea hartu genuen gurean: Goizeko Kafea.

Ordurako Pelloren poemak, eztizko eta oliozko poemak, irentsiak nituen. Eta gozatu genuen kafea, eta gozatu genuen kafeaz. Bizitza hori baita, eguneroko kafea. Kafe bizia, lurrintsua eta sarkorra. Batzuetan eztia ari du, bestetan garratza ari du. Kafea ari du alegia. Eta bizitza hala edo nola badoa. Eta tarteka Pelloren poemetara itzultzen naiz. Maitasunaren babesera.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak