« Nolakoak ginen Elvis-en garaian? | Falta direnerako »
Udan lana egiten zuen gizona / Pako Aristi / Erein, 2007
Udako uztak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-01-18
“Azken hamar urteotan Palo Aristik idatzi dituen artikuluak biltzen ditu liburu honek”. Hala irakurtzen da liburuaren atzeko aldean. Hamar urte asko dira, noski, banaka hartuta ere. Hamar urtetan asko idatz daiteke, edo ez daiteke batere idatz, animuaren arabera, jakina. Dena dela, eta irakurlearen argibide gisa, esan beharra dago liburuak eskaintzen duena bilduma déla: “bizienak, zorrotzenak, hilezkorrenak aukeratuz”. Hilezkor hitza ageri izanak harritu nau gehien bat Zerbait hilezkorra izango dela ustea geroari buruz iritzi onegia izatea da, edo orainari buruz iritzi txarregia, ez dakit. Bi iritziok batera joan ohi dira batzuetan eta bereizirik besteetan.
Prentsan idazten den artikuluak, zalantzarik ez dut, bizialdi laburra izaten du, egunkariak berak duen bera, edo gutxiago, beharbada. Ez dago memoriarik egunkarietan idazten den guztia gordeko duenik, makina bat ez bada, eta ez edozein. Liburuak, oraingoz bederen, bizialdi luzeagoa du, bera baita nolabait finkatu den memoria, eta ez dago buelta askorik ematerik inguruan, nahi dena aurkitu ahal izateko. Prentsak beste morrontzak ere baditu berarekin, presaka idatzi beharra batzuetan hatzak teklatuan jarriak eta horizonteaz haratago burua. Idazketa oinarrizkoa egitera behartzen dú, senaz gehiago arrazoimenaz baino. Idazketa primitiboa, nolanahi ere, funtsezkoa. Prentsa, orain arte ia; idazleak hezteko tokia izan da, bakoitzak bere mugak non dituen ziurtatzeko zelai letrazkoa; bakoitzak bere koskak non jarriak dituen ezagutzeko errepide malkarra ere bai. Prentsan idazten duenak garbiketa lan etengabea egiten du, zehaztasunaren eta argitasunaren bila.
Pako Aristik, ogibidez eta afizioz, asko idazten du egunkarietan eta aldizkarietan. Idazteko era eta moduak oso ditu ezagun eta jakinak. Estiloa, izan ere, estilo nahia baino ez da, idazketa berezko lortzeko saioa. Ez da erraza. Estiloa ere aldakor baita, idazlea den bezala. Ez baita berdin idazten burukominez edo minik gabe, baraurik edo hamaiketako ederra egin ondoren, ezta edanda edo edateke. Estiloa ere ez da betikoa, ez da hilezkorra ere. Joan egiten da batzuetan eta kostata itzultzen da; aldaturik.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez