kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Satanen semea / Charles Bukowski (Mikel Olano) / Elkar, 2007

Bukowski bere gordinean Joxe Irigoien / Deia, 2007-12-04

Bukowskik parkeko aulkietan eta pentsio ziztrinetan lo eginez eman omen zuen gaztaroa, alkoholaren eskolan hazten eta suizidioa salbagarri irudikatzen, baina ez omen zuen sekula idazle izateko ametsa bazter utzi. Lanbide asko izan zituen; 50ko hamarkadan, esaterako, postari izan zen hiru urtez. 1957an Barbara Fryere-kin ezkondu zen eta bi urte geroago banandu. Ezkondu eta gero bi gauza egin omen zituen: edaten jarraitu eta idatzi. Eta berriro postari lanera bihurtu zen beste hamar bat urtez.

Bukowski bizitza bere gordinean ezagutu zuen, estalki leungarririk gabe. Eta horretaz idazten zuen.

“Errealismo zikina”ren sinbolo izan zen Bukowski, eta liburu honetan haren narrazio gordin eta bizkor batzuk jasotzen dira, hogeita bat guztira. Idazlearen bizipideak eta gaiak aletzen dira ipuinik ipuin: haurtzaroko eta gaztaroko pasadizo latzak, arlote-jendearen bizimodua, fabrikako jopuen deshumanizazioa, emakumeekiko harreman pipertsuak, prostituzioaren lilura beltza, hiri bazterretako eta zoko ezkutuetako giro iluna, gainbehera doan idazlearen antsietatea, ospearen eta arrakastaren malkar kakaztuak…

Pertsonaia gehienak Bukowskik ezaguturiko giza-jende baztertu eta arrearen poetizazioak dira (berak bizitako giroak, berak ezagututako pertsonak forma poetikoan emanak), eta han eta hemen idazlearen beraren erretratuak ere aurkitzen ditugu: haur garaiko oroitzapenak, zahartzaroko aitortzak, gupida gabe azalduak denak ere. Bukowskiren pertsonaía guztiek, izan ere, kontsolamendu edo etsipen bat dute: denek dakite ez dagoela salbaziorik.

Narrazio hauetako protagonista, hala ere, Bukowskiren idazkera biluzi, zakar antzeko eta antierretorikoa da. Irakurleak galtzeko beldurrik gabe, idazleak ez du bere bihotzeko behazuna gozatzeko ahaleginik egiten, eta samurtasuna, inon loratzekotan, ironiaren bihurguneetan agertuko da. Mikel Olanok ondo baino hobeto jasotzen jakin duena bere itzulpenean. Irakurketa atsegina egiten da, bizia… Bukowski bere gordinean.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak