kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Chevrolet tropikala / Rafa Egiguren / Susa, 2007

Kuban Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-12-07

Liburu elebiduna da Rafa Egigurenen hau. Ez dakit Euskal Herrian argitaratu den lehen liburu elebiduna ote, ala azkenurrena. Gainera, uste dut, horrek ez du batere garrantzirik. Axola duena, ordea, zer elebitasun klasekoa den eleberri honetakoa. Euskararekin batera edo euskararekin lehian dabilen hizkuntza Kubako gaztelera baita, halakoari “gaztelera” dei dakiokeen neurrian. Migel Salaberria Kubara iritsi da Sanferminak, Hemingway kubatartuak esango lukeen moduan, lehertu diren unean. Sanferminak etxean, eta festa nonahi, Kuban esaterako. Turista-bisatua dakar eta berak nahi duena sei hilabeteko egonaldia denez, norbaiten laguntza beharko du. Norbait hori pikaro hitzontzia izateak ez gintuzke harritu behar, baldin eta Kubako giza parajea ezagutuko bagenu. Hitza da lagunaren sostengu eta arnasbide. Hitza da Fidel Castroren bizibide. Hitza da literaturaren oinarri. Hitzaren garrantzia azpimarratu nahi du Rafa Egigurenek liburu honetan. Hitzarekiko lilurak bultzatu du testua idaztera. Baina hitzak bere espazioa behar du garatzeko, eta hitzaren espazioa eleberria izan daiteke, edo poesia, edo narrazioa, edo ahozko kontu eta kontaera, alegia ipuina.

Ipuin asko daude liburuan barneraturik. Ipuin txikiak dira, ipuin xumeak, anekdotaz haratago joateko gogorik ez dutenak. Baina badute liluratzeko ahalmena, eta ez txikia. Lilurarik gabe ez dago literaturarik. Lilura klase asko dago, ordea: Gebararekikoa, liburuekikoa, gugandik urrun dagoen kultura batekikoa. Gebararen txapela, esaterako, ikono bat da garai batean gazte izan ziren (ginen) askorentzat. Gebara bera ere bai, noski. Lehen gazte, eta orain sentimentalak egin gara, sentimenduak gainez gain egiten baitu, noiznahi, eta ezin aurre egin. Malkoaren irudia datorkit, malkoa baita sentimentalismo ororen iturri. Nostalgiak eragindako sentimenduaz ari naiz, halakorik ere sumatu baitut Egigurenen liburu honetan. Baina nostalgia guztiak ez dira ez txarrak ez atzerakoiak, atzera begiratzea ere beti ere ez den bezala nostalgiko. Denborak ez du irtenbiderik, bera baita irtenbide eta hitzaren bide.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak