kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Elvis hil zen urtean / Xabier Mendiguren / Elkar, 2007

70eko hamarkadan Javier Rojo / El Correo, 2007-12-08

Xabier Mendigurenek oroitzapenetan aurkitu du agortezina dirudien harrobi bat liburuak idazteko. Batzuetan, idazleak oroitzapen hauek benetakotzat eskaintzen ditu, hau da, idazlea bera da kontakizunaren narratzailea, fikziozko pertsonaia baten atzean ezkutatu gabe eta bertako oroitzapenak bereak balira bezala eskainiz. Besteetan ordea, fikziozko bihurtzen du narratzailea. Honela egiten du nobela labur honetan. Idazleak pertsonaia baten maskara hautatu du, agian bereak ez diren baina arazorik gabe bereak izan litezkeen oroitzapenak zabaltzeko. Idazleak 1977ko udara eramaten du irakurlea, urte horretan nerabe ziren pertsonaia batzuen bizitzetako hainbat pasarte kontatzeko. Ezaugarri hau behintzat onartu behar zaio liburuari: idazleak jakin du belaunaldi baten oroitzapenetan murgiltzen. Gauzak honela, ez da zaila izango bertan kontatzen direnekin identifikatzea, garai hartan hamabost urte inguru zeuzkaten mutil guztiek halako bizipenak izan, baitituzte aldez edo moldez.

Abiapuntua nahiko arrunta da: hiru adiskidek uda-partea pasatu behar dute, oporretan inora joan gabe. Uda horretan bizi izandakoa kontatzen du Mendigurenek. Bi arlo nagusitan bana daitezke esperientziak. Alde batetik, sexuaren esnatzearen aurrean daude pertsonaiak, eta neska lagunak bilatzen dituzte. Bestalde, identitatearen bilatze baten aurrean daude pertsonaiak, taldearekin lotzen dituzten lokarrien bila, eta musikan, adiskide-taldean edota aberrian aurkitzen dituzte talde baten partaideak direla adierazten duten osagai horiek. Narratzailearen maskararen atzean dagoen idazleak denetariko komentarioak egiten ditu, baina komentario horiek oroitzapenak dituen helduari dagozkio, ez garai hartako gaztetxoaren pentsamenduari.

Honelako liburu batek bere ereduak ditu, eta, egia esan, Espainiako telebistan ematen duten “Cuéntame” telesailaren atal baten euskal egokitzapena iruditu zait batzuetan, “Verano azul” klasikoaren tanta batzuekin zipriztinduta. Ironiak alde batera utzita, honekin esan nahi dut malenkonia sentimendu sakon batek hartzen duela testu osoa. Izan ere, ematen du egoera hartan (hamabost urte, maiteminduta egon nahi eta eskolarik gabe) aurkitzen zela benetako zoriontasuna, eta behin eta berriro saiatzen dela berreskuratzen, Janis Joplinek ahots urratuz “Summertime” xuxurlatzen duen bitartean.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak