« 70eko hamarkadan | Wakefield »
Zubigilea / Lutxo Egia / Susa, 2007
Zubigilea Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-12-09
Zubia da azpiegitura interesgarria. Irudi literario moduan ere sarri erabilitakoa. Egia esan eraikuntza arkitektonikoak gero eta gehiago irudi metaforikoari egiten dio leku. Gaina hartu dio. Liburu honetan ere aitzakia zubi bat da, baina aitzakia horren gainean lokarriak gailentzen dira. Zubiak, azken finean.
Kasu honetan istorio batetik bestera igarotzeko bidea ematen du. Azaleko zein azpiko kritika egiteko. Iragana eta oraina eta etorkizunaren arteko lotura egiteko.
“Penagarria duk. Bilbok ezer badu, zubi onak ditik”.
Bilbon kokatuta dago, eta Menorkara eta Bartzelonara ihesalditxoak egiten baditu ere, Bilbo da tokia. Baina hori ez da egia osoa. Izan ere, Bilbo aitzakia bat da, edo kasualitatea. Edozein tokitara egokitu daiteke berton azaltzen den istorioa. Oso gaur egungo istorioa, eraikuntzaren gainean eraikia, azpi jokoak, gizakien arteko harremana, botore gosea, erakarpena… unibertsalak diren gaiak ukitzen ditu.
“Bilbo zabaldu eta ixten duen kremailera luzanga da ibaia”. Horixe da izugarri gustatu zaidan irudia, bisualitate itzela duela begitandu zait. Irakurri eta atoan.
Zorrotzaurre esaten dioten Deustuko Erriberan egingo dute Bilboko azken eraikuntza egitasmo handia. Lutxo Egiak liburua itxi eta gutxira jakin da azkenean uharte izango dela inguru hori. Eta zubiak eraikiko dituzte, bat baino gehiago loturak sortzeko asmoz. Zaha Hadidek egingo du hori dena.
“Segituan murgildu da egun hartako oroipenetan. Arratsaldeko zortzietan hasi da Espainia-Hungaria finalerdia Madrilen, telebistak apur batean baretu ditu pisukideak. Andreik animuak bidali dizkion Iribarri”. Horixe beste zubi bat.
“—Eta zer aurpegiratu dio Nekanek? / —Hemen ere publikoa pribatizatuz doala. Hurrena dentsitate baxuko ereduaren gaineko auzia atera dik, zelan izorratzen ari den kostaldea…”. Hor beste zubi bat.
Lutxo Egiak zubigilearena egiten du eleberri honetan irakurleak beste aldera igaro dadin. Bere aldera. Errez harrapatzen du irakurlea zubirik zubi.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro