« Una elegia | Las cuatro estaciones »
Olerkarijak, ikasliak / (Liburu zehatzik ez)
Olerkarijak, ikasliak Lauaxeta / Euzkadi, 1932-08-09
Egun beratan batu dira, Ernani’n eta Bergara’n geure Olerkarijak eta Ikasliak. Jai oneik garrantzi andija daukoe. Gastiak, euren begijetako alattasunaz, batzar ederra egin dabe, euren ikaskixunetan euzko-errijaganako mattasuna erabilli nai dabela erakusteko.
Orain urte batzuk euzko-ikasliak etziran gomutetan euren errijatzaz. Aberrijatzaz eztogu idazten, euren errijatzaz baño. Geyenak atzerriko arazuetan-ziar sartuten ziran.
Amaikatxu idazti, olerki, lan eder egin dabez euzko-ikasliak, iñorentzat, eurek erri bat ezpa’leukien.
Baña orain, bide-okerrak itzi-ostian, abendeakiko arauzai dagoz. Euren ikaste gustijetan erabilli nai dabe errijaganako mattasuna. Ezin jakin dakikegu euzko-errija argija dan edo ez, jakintza-bidietan dabiltzanak agertzen eztaben artien.
Baserriko semiak ezin dagike erakutsi bere abendearen gurentasuna. Baña ikastetxietan ibili danak, idaztijetan begiak neketu dauzanak, onek bai erakutsi dagike noragiñokua dan geure errijonen edertasuna.
Eta azkura onek jo dauz, bijotza ikutu dautsoe. Orain Euzko-Ikasle-Batz eratu dabe ta elburu bakarra eztabe galtzen. “Eurek euzko-semiak dirala ta bete-biarra daukoela”.
Igandeko batzarrak auxe darakus. Eztakigu zenbat notin batu zan, baña ardurarik bere ez. Azaleko gauzai begira ezkagozanok, an ixan zan ixatiari, goguari begira gagoz.
Ikaslien lenengo batzarran, bide baten lorratza ikusi dogu. Ezta ardurarik asko edo gitxi batu, ikaslien barruban ikusten dan jakin-miñak poztuten gauz.
Egun beratan be, batu dira Ernani’n euzko-olerkarijak. Olerkari-ixena entzun ordukoxe, barre egiten dabe geyenak.Lotsatuten gara ixen ori entzun-ezkero. Baña geure olerkarijak aurrera duaz. Irugarrenez batzar zoragarri ori egin da.
Lenengo ta bigarren batzarretan saritubak ixan diranak, idaztiño bana argittaldu dabez. Aurten sarituba-ixan danak beste orren beste egingo daula uste dogu.
Gañera “EUSKALTZALEAK” urtero olerki idaztiño bat argittaldu daroe. Orain Iturriaga’ren ipuñak. Gaur euzko-semiak begirakunez begiratzen dautsoe olerkarijai. Eurek dira izkuntzaren seme-kutunak.
Olerkarijak abeslari ta ikasliak euzko-bidiak-barna ibilddeko asmoz. Egun ederra euzkotarrentzat. Bijarko olerkarijak Bergara’n ziran. Ortik agertuko yakuz geure elian edertasuna azalduko dauzkubenak. Beste laterrijetako elertijak jakin-ostian, geurera joko dira.
Benetako Pizkundia oraintxe sortzen asi yakula, uste dot. Gastian buru-bijotzetan olerkijak egaizka, gogai gurenak.
An-emen agertzen ixan dira orain arte idazliak. Berez ernetzen ixan dira.
Baña aurrerantzian eurrez urtengo dira ikastetxietatik. Bijotzean gogai bat sartuten danian, gogai orren jarralle ibilli biar. Ezin aldendu ixaten gara.
Jakintza-zaliak eta erriko semiak, ikastetxekuak eta basetxekuak, gustiak alkartuten dira. Laterri baten garea sortuten yakuzala, dirudi.
Gauza bakarra biarren dogu: orain arte elia alboratuten ixan dabe geyenak. Iñor etzan konturatuten geure otturak zer balio eben. Gitxi ziran euzko-edestija aintzakotzat artzen ebienak. Baña gaur euzko-zale barik etsai edo arerijo danari begi-txarrez begiratzen yako.
¿Zer jazo ete-dan? Bittartian gogai bat sortu dala. Abertzaletasunak bere indarra senti-eragin dautsoe gustijai, ta len lotsatuten ziranak, gaur dedutzat artzen dabe.
Ikasliak geureganatu ba-dira, olerkarijak agertzen ba-dira. Idazliak eurrez ba-doguz, abertzaletasunari zor yako. Beste batzuk be, egija esan biarko, lan asko egin dabe, baña bestiak egin dabenak eztautso kentzen edertasunik ez garrantzirik abertzaletasunak egin daunari. Orixe ixan da euzko-errijaren igitzalia, besterik iñor ez.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza