« Ezkutukoak desestaliz | Azalaren oroimena »
Gorde nazazu lurpean / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2000
Hilak eta biziak Javier Rojo / Ipar Atea, 2001
Ramon Saizarbitoriaren azken liburua, Gorde nazazu lurpean izena duena, bost narrazioz osaturik dago, bost narrazio luze, ia-ia eleberriaren izena merezi dutenak. Beraz, liburu baten itxurapean bost literatur lan eskaintzen dizkigu, zein baino zein interesgarriago. Argumentuaren aldetik bost narrazio hauek elkarrengandik banatuta badaude ere, hari batek lotzen ditu guztiak. Lurperatutako pertsonaiaren baten presentziak bideratzen ditu, aldez edo moldez, narrazio bakoitzaren nondik norakoak. Istorio hauetako protagonistek erlazio oso berezia gordetzen dute lurperatutakoekin, halako moldez non bizitza osoa horien menpe daukatela baitirudi. Baina, erlazioa bikoitza da, zeren hildakoen presentziak pertsonaien bizitzak kontrolatzen dituen neurri berberean, biziek ere ez baitiete hildakoei bakerik ematen, eta askotan hildakoa lurperatzearena
bizien kezkarik handiena bihurturik ikusten baitugu. Gauzak honela, narrazio hauetan ez da umore beltzik falta. Ironia eta sarkasmoa ere erruz aurki ditzakegu istorio hauetan, Bihotz bi eleberrian agertzen zen bide bertsutik. Batzuetan idazleak kupidarik gabe astintzen ditu bere istorioetako zenbait pertsonaia, irakurleen aurrean miserableak bailiran aurkezten dituelarik. Eta euskaldunon jokaeraz aritzen denean, Saizarbitoriak ez du kritika baztertzen. Gure artean hain ohikoak diren malenkoniarako eta galtzaileen goraipamenerako joerak, bereziki jorratzen ditu idazlearen luma zorrotzak. Izan ere, euskaldunok joera berezia edukitzen dugu malenkoniarako eta historiako gorabehera askotan galtzaile suertatu izana aurkeztu ohi da aldeko merezimendu bat izango bailitzan. Eroso jokatzen dugun paper honen kontra aritzen da idazlea behin baino gehiagotan. Berriro ere Saizarbitoriak liburu interesgarria baino zerbait gehiago den idazlan bat utzi dugu. Ispilu antzeko bat, geure burua azter dezagun; parodia bat, geure buruaren lepotik barre egiten ikas dezagun.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi