kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Azalaren kodea / Miren Agur Meabe / Susa, 2000

Azalaren oroimena Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-01-06

Zenbat kode ote ditugu gizon-emakumeok, elkarrekin hitz egiteko eta elkarrekin komunikatzeko. Hitzarena da, noski, garrantzitsuen, zaharrenaz gainera. Baina Miren Agur Meabe beste zerbaiten hila dabil. Hala dirudi behintzat, eta horretarako azken poema irakurtzea besterik ez dago: “Bestelako kodea aldarrikatu nahi dut / hitzarena ez bezalako kodea / hizkera ez hitzezkoa, / oroimenean kondenatu ezineko lengoaia, / zinak gezurta ditzakeen berbakera, / erreklamazio-libururik eta / tarifa-zerrendarik gabeko mintzo mutua, / mezu anbiguoz itxuraturiko jario askea, / adierazi gura ez denaren adierazpidea”. Poema horretan dago, nire eustez, liburua ulertzeko giltza. Izan ere zein da hitzarena ez bezalako kodea, hizkera ez hitzezkoa, oroimenean kondenatu ezinekoa, adierazi gura ez denaren adierazpidea? Azalaren kodea, noski, azalaren mintzoa, gorputzarena alegia.

Poema erotikoak dira, maitasunezkoak diren neurrian, Miren Agur Meabek liburu honetarako idatzi dituen gehienak. Batzuk oso esplizitoak dira, “Memoria ez galtzeko oharrak”, esaterako.

Sekula ez dut euskal emakume batek idatziriko halako poemarik irakurri, eta hori Miren Agur Meaberen aldekoa da. Ohiturik baikaude gizonezkoen erotismo moduetara, baina ez bestelakoetara. Beste batzuk, “Antsien oharrak”, “Akidurazko oharrak” ez dira besteak bezain gardenak. Gehiago dira maitasun aitorpen soilak, desioaren islak; gorputza den uhartean. Azalaren kaligrafiaz idatzirik daude denak, zentzumen guztiak horretara zorrozturik.

Horregatik dira poemok sentsualak, ukitu baitaitezke ia. Hizkuntzaz haratago doaz, hizkuntza zoragarrian idatzirik badaude ere.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak