« Ezkutukoak desestaliz | Azalaren oroimena »
Gudari zaharraren gerra galdua / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2000
Gudari zaharraren gerra galdua Arantza Etxebarria / Idatz & Mintz, 2001
Igaz, 2000n, Durangoko azokan, ama-alabez erditu zan Saizarbitoria. Ama-alabak dinogu, Gorde nazazu lurpean (486 or.) liburuagaz batera, bertako lehenengo ipuina be liburu lez atara ebalako: Gudari zaharraren gerra galdua (102 or.). Ama borobil-borobila ei da, gerrearen gorabeherakaz hasi eta amaitzen da-eta, baina alabea ez da gitxiagorako: intxortako frontean abiatu eta geratzen da. Guk alabeari helduko deutsagu lerrook idazteko.
Labur-labur, istorio hau josten dau liburuak: gudari zahar batek Intxortako (Elgeta) frontean hankea galdu eban eta, gerrako elbarri lez egokitzen jakon dirua hartzeko, zenbat gura tramite egin behar dauz. Protagonistea 36ko gerrako galtzaile bat da, baina epikoa eta lirikoa aldi berean. “Aitormen humanoa: gerraren epikatik maitasunaren sentipen bakarti eta isilera egingo den bidea. Maitasuna eta gerra. Bi elementu horiek elkarrekin lotuta agertzen diren unetik bertatik, aparta bihurtzen da narrazio hau” (Ereinkaria, 6. zenb., 2000ko abendua).
Narrazinoa leku baten inguruan kiribiltzen dala esan dogu, Intxortan, hain justu be. Beste leku guztiak (ulerbidez, notarioaren beharlekua, han-hor-hemengo txoko eta bazterrak) lausotuta-edo agertzen dira liburuan, bigarren mailako protagonistak balira legez. Intxorta da gerrako gertaerak kontatzeko atxakia: Durango, Gernika, Bilbo eta Santoña nola galdu ziran antzematen da lerro artean, eta Heinkel 111 eta Junker52 abioiak bonbardatzera etozala abisu emoteko behiakaz egiten zan komunikazinoa be azaltzen jaku.
Leku bakarra eta sasoi historiko bi: 36ko egun haxe eta gudaria Intxortara barriro bueltatzen dan eguna. Egun bi, garai bi, egoera bi eta bizitza oso bat. Garai batetik bestera salto egingo dogu behin eta barriro, eta azkenean bakarrik argituko da zer jazo zan benetan 36ko egun hatan. Gerrearen erdian, maitasunaren erruz itxi eben etsaiek elbarri gure gudaria, maiteari zer pasatuko begira egoalako trintxeratik kanpo.
Labur-zurrean, borobil-borobila da liburua. 36ko bonbardaketan hankea galdu, eta Intxortan lurperatuta dagoan hankearen bila doanean hilko da protagonistea. Bada, gudari zaharrak hankea, maitasuna eta, azken baten, bizia galduko dauz kontatzen jakun istorio honetan. Liburua laburra dan ginoan egiten jaku entretenigarri, baina halako zapore garratza be ixten dau barru-barruan. Gerra kontuakaitik izango da igual.
Liburua tragikoa da barren-barrenan, benetan be. Saizarbitoriak tituluan bertan be erakusten dau kolore ilun hori, gudari zaharrak gerrea galdu dauela dino-eta, hala frontean nola bizitzan. Autoreak berak autortzen dau gizonon miseria sakontzen espezialistea bihurtzen ari dala, eta, seguru asko, horrexegaitik idatzi eustan hurrengo hauxe nik erositako liburuan: “Desio dut gurea honako hauena baino istorio zoriontsuagoa izatea”.
Hala bedi!
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi