« Kontaerari eutsiz | K. jaunaren bilaketa »
Rock'n'roll / Aingeru Epaltza / Elkarlanean, 2000
Rock’n’roll Gotzon Hermosilla / Aizu!, 2001-11
Istorioa: Edu kazetaria da, eta azken bolada honetan dena txarto doakio: emazteak etxetik bota du, egunkarian ez dute aintzat hartzen, alkoholak haren nahigabeak areagotzen ditu… Halako batean, hilotz bat agertzen da errekan, eta Edu horren atzean dagoen misterioa argitzen saiatuko da.
Emaitza: Aingeru Epaltzak eleberri bikainak eman dizkigu orain arte, Ur uherrak edo Tigre ehizan, esaterako. Horien aldean, garrantzi txikiagoko lantzat hartu dute zenbaitek Rock’n’roll hau. Ez egin kasurik. Eleberri beltza dugu oraingoa, generoaren topiko guztiak biltzen dituena, baina askoz gehiago ere bada: egunerokotasunaren kritika zorrotza, belaunaldi baten amets galduak, gizarte baten kronika mingotsa… Barre eragingo dizu, baina pentsarazi ere bai.
Nabarmentzekoa: maisu-lana egin du Epaltzak narrazioaren hariak ehuntzen eta genero beltzaren trikimailu guztiak erabiltzen. Baliabide horien artean hizkuntzarena dugu. Askotan esan izan dute euskarak ez duela argotik. Epaltzak, ordea, sinesgarritasun handiz mintzarazten die kazetari, polizia, gaizkile eta enparauei, hizkera dotore, zehatz eta aldi berean oso adierazkorra erabilita.
Galdera: “Badakizu? Rock and rollak bizia salbatu zion. Anputazio guztiengatik ere, dantzatzen ahal zinen rock and roll irrati batekin…”. Hitzok Lou Reed-en “Rock’n’roll” kantatik hartuak dira, eta garrantzia handia dute istorioan.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro