« Ankerra, basatia eta oldarkorra | Gerra garaia »
Euskal literaturaz / Piarres Lafitte / Euskal Editoreen Elkartea, 1990
Apezak azken hitza bere Itxaro Borda / Argia, 1993-12-19
Piarres Lafitte Iturralde luhusoar zenaren biziaz ez dugu xehetasun emaiterik naski, mito baten heinean ezagutua, baita gure artean. Idazle kolosala zela argi uzten digu, Euskal Editoreen Elkartearen 35. zenbakiko bildumak, Ereinen eskutik, Patri Urkizuk, Iparraldeko literaturzale finak, bildu dizkigu hainbat aldizkaritan banatuak ziren Lafitteren izkribuak, eta aintzin-solas gotorra egin dio argitalpen honi.
Irakurketak galdu arau, Lafitteren gostuak asmatzen dira, bai jendarte bai literatura mailan. Arras aldekoiak ziren artikuluak kometitu zituen Lafittek, horregatik agian gure interesa bahitzen dutenak, apezen eta jaunttoen idazlanak oroz gainetik laudatuz eta eredutzat altxatuz. Hutsuneen nagitasunak ditu nabarmen: adibidez, 192. orrialdean, erraiten digu nola Dibarrart Jatsuko koblakaria “Kanboko emazte bertsulari” batekin gatazkan arizan zen; “borrokaren” agerpen xeheenak luzatzen dizkigu, baina ez du mikorik egiten zelako “emazte bertsulari” haren izenaren irakurleei eskaintzeko. Etsenplu hori dela medio, dudarik ez da, Lafitteren ardura hurbilenen arabera moldaturik direla artikulu guztiak, geroko belaunaldier —gehienak gizonak…— buruz zuzenduak direlarik.
Ordea, azpimarra dezagun, aldekoikeria horretaz aparte, ikertze-lanetan higatu nahiko lukeenari “pista” frango seinalatzen dizkiola Lafittek. Ohargarria da, eta jeloskortzekoa baluke edozein ikasle-irakaslek, Piarres Lafittek eskumenean zeuzkan dokumentu ugariak zenbatuz. Non daude orain? Zein sototan gordeak? Erakustokiren batetan?
Lafitteren idatz-maneraz ere ez dugu gauza askorik erantsiko. Bakarrik aitortuko, hostotik hostora, euskaraz irakurtzeaz zinez gozatzen dela, neguko gau hotzenetan, sutondo beroan, attatta ixtorio sineskaitz eta frogaezinen kondatzen entzuten denean bezala.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez