« Gizonezkoen emetasuna agerian | Izar arteko merkatari baten abenturak »
Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak / Koldo Izagirre / Elkar, 1991
Norbera den umearentzat Edorta Jimenez / Argia, 1991-05-26
Koldo Izagirrek argitaratu duen azken liburuak, “Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak” izenekoak, hain zuzen, Julio Cortazarren harako hura ekarri dit gogora. “Historian de cronopios y famas” hartan gaitz egiten bazen Cronopioaren definiziorik esatea, berdintsu esan daiteke agirretarrez. Meigak direla eta esan ohi dena esan beharko hemen ere; Cronopioak, Agirretarrak, egon daude, eta aski (bildurrik gabe esango nuke Agirretarrak oro Cronopioak direna).
Erudizio-gura barik Cortazarrekiko miresmenak eragiten didan lehen gogoeta hau baino sakonagoa egin beharko litzateke, aitzitik, Koldo Izagirreren literatur ahaleginaz.
Zeozertaz sinestuta egoteak mendiak euren lekutik mugiarazteko bezainbesteko indarra ei dakar, alegien arabera. Halaxe da Koldorengan ere. Mendia zein den, gure ahozko tradizio aberatsa. Mendi hori non dagoen, ez du ardura hemen. Ardura duena besterik da. Hain zuzen ere, nora ekarri gura dugun mendi hori, alerik ale, horrexek du axola. Literaturgintzako euskal lautadara ekarri gura da mendia, oraingoan behinik behin.
Lehenik eta behin estiloan, narratzailearen ikupuntua bigarrenik, mendi horretatik garraiatu ditu bere ekaiak Koldok liburu hau gauzatu ahal izateko.
Bigarrenik hasita, hots, narratzailearen ikupuntutik, orainaldian ari da mintzoduna. Orainaldi jator honek bizitasuna eta zuzentasuna ematen dio kontaketari eta idazleari berari ere ironiarako bide ezin hobea eskaintzen, erraza bait da halako keinuak beraz tartekatzea liburu honen irakurketak dakarren abiadan.
Hasiera hasieratik nabarmentzen dena, diodanaren hildoan, hitz eta esakume bakoitzari ezarritako karga idazleak berak kontrolatu nahi duela, ezen liburu honetan hainbeste dira topikoak non guztiak apropos jarriak izan direla argiago ageri bait da. Behin irakurketa-kodea onarturik —“tori topikoak” diosku egileak— maisu maisu ageri da Koldo Izagirre. Hau prosa. Hau liburua. Norbera den umearentzakoa.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez