« Ipuin antzeko alegi mingotsak | Norbera den umearentzat »
Rosamunda / Luis Daniel Izpizua / Baroja, 1991
Gizonezkoen emetasuna agerian Agustin Aranzabal / Euskaldunon Egunkaria, 1991-05-18
Era askotako arloetara ari da zabaltzen euskal narratiba azken garaiotan. Genero gehientsuenetan dugu ordezkariren bat edo beste gutxienez, eta gutxi geratuko dira honez gero euskal literaturak inoiz ukitu gabeak. Hori pozgarria dela esan beharko da, noski!
Luis Daniel Izpizua giza harremaaen mundu labainkorrean murgildu zaigu “Rosamunda” izeneko bere azken nobela mardulean. Matxismo eta arkeriak agerian utzita, giza harreman zintzo eta benetakogoen aldeko jarrera erakusten digu Donostian bizi den idazle zumaiarrak bere azken liburuan, gizartearen topikokerietatik ihesi.
Emetasuna zer den aztertzen saiatu izan dela zioen idazleak berak orrialde hauexetan, eta gizonezkoen emetasuna noraino iritsi daitekeen zehazkiago.
Nobela ezohizkoa dugu “Rosamunda” euskal narratibagintzaren testuinguruan. Ez bakarrik luzea delako —Patxi Ezkiaga eta Rafa Egigurenek ere nobela benetan luzeak plazaratu dituzte azken aldi honetan—, baizik eta batez ere emetasuna eta arkeriaren arteko teinkak hartzen dituelako gaitzat.
Egia da, hala ere, azken aldi honetako lan batzuk honen antzeko gaien inguruan moldatuak izan direla: Iñaki Mendigurenen “Haltzak badu bihotzik” nobelak ere giza harremanen inguruko kezkak agertzen zituen; Patxi Ezkiagaren “Charles Moulay” nobelak eta beronekin batera kaleratutako ipuin liburuak ere antzeko kezkak erakusten zituen.
Bi mutil koskorren arteko harremanak dira “Rosamunda” honen ardatza. Batentzat, traumatikoa izango da harreman hori. Bestea, berriz, ohitua eta egina dago kontu horietara. Eme papera jokatuko du batak, eta arrarena besteak.
Nobela luzea bada ere, atseginez irakurtzen da, eta idazle trebatu baten lana dela antzematen da orriz orri. Euskararen eta gazteleraren artean mugitzen den idazle apala baina saiatua bait dugu Izpizua, eta ez behar bezain ezaguna eta famatua gure zirkulu literarioetan. Eta, zoritxarrez, ez da kasu bakarra gainera. Izan ote lezake gaitz honek konponbiderik?
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez