« Norbera den umearentzat | Mundu asko »
Arrotza paradisuan / Inaki Irazabalbeitia / Elkar, 1991
Izar arteko merkatari baten abenturak Edorta Gonzalez / Euskaldunon Egunkaria, 1991-06-01
Arrotza Julius merkatari intergalaktikoa da, arazorik gabe bizi eta bere astruntzian titanioa eramaten du ohizko bidaia batetan. Lasaitasuna piratek eta neurri batez ere protagonistaren inkopetentziak apurtzen dute, honen ondorioz bere astruntzia noarezean gelditzen da eta galaxiako txoko galdu batetaraino iritsiko da, planeta atzeratu batetara, paradisura hain zuzen. Baina paradisuko nekazari gizarte idilikoan gatazkak daude, zilarrezko gazteluko jauntxo esplotatzaileak alde batetik eta maltzurrrak —urdinak— bestetik, gainera nekazari inozenteak erdi erdian harrapaturik. Guzti honekin egingo du topo Juliusek, bere gizarte aurreratuaren abantaila teknologiko eta ohitura nahiz portaera txit desberdinekin. Tupust egitean bi zibilizazioen arteko kontaktuan teknologikoki atzeratuena beti aterazten da galtzaile.
Liburuan umore eta ironia fin fina nabarmentzen da, esaterako Euskal Herrian ederki ezagutzen dugun Kaxiano itsua abentura galaktikoan —hori bai, giro egokian— kokatzen duenean. Beste xehetasun batzuk, pertsonaien izen euskaldunak, euskal esaerak, eta abar… oso lagungarri gertatzen dira zientzi fikziozko nobelari ukipen euskalduna emateko, arlo horetako beste euskal idazleen joerari —izen eta giro aseptikoari— kontrapuntu egokia ematen diolarik. Literatur arlo honetan dihardugun euskal idazleok jorratu beharko genukeen bidea, ezbairik gabe, euskal zientzi fikziogintzari izaera propioa emateko.
Liburuan Tolkienengandiko eragina nabaritzen da noizbehinka: Erdi Aroko giroa isladatzean, pertsonai zintzoen bihotz ona erakustean edota maltzurren —urdinen— izen onomatopeikoetan, Gudruk adibidez.
Maitasuna, garbia eta arazorik gabekoa, Piarres eta Oihana, bi pertsonai nagusien artekoa da eta Juliusek Oihanerengana une batez sentitzen duen grina ez da argumentua eta pertsonaien inozentzia urratzera iristen, triangelua beraz ez da agertzen, hots, zintzoa beti zintzo eta maltzurra beti maltzur.
Laburtuz, egun gutxitan, gogoz eta buruhausterik gabe udako oporretan lasaikiro irakurtzen den liburu horietakoa dela esango nuke.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez