« Izar arteko merkatari baten abenturak | Galtzailearenak »
Etorriko haiz nirekin? / Mikel Hernandez Abaitua / Elkar, 1991
Mundu asko Xabier Etxaniz / Euskaldunon Egunkaria, 1991-06-15
Etorriko haiz nirekin? galdera soil honen azpian mundu asko gordetzen / azaltzen dizkigu Mikel Hernandez Abaituak bere azken nobelan. Agian biolentziaren mundua izan daiteke bitxiena, baina ez nobelaren pisua daukana. Asko hitzegin da liburu honetaz irakurri aurretik, eta ia-ia dena politika edo bortxakeriaren inguruan. Egia esan, nobela ingurugiro politiko batean kokatzen bada ere, liburuak hamaika mundu eta egoera isladatzen ditu —zenbaitzu estatuaren biolentzia plazaratzen dutenak eta bestetzu ETAkoena—baina nobelaren zama Alberto Larrea protagonistaren eguraroko bizitzak dauka. Bere emazte eta alabarekin dituen harreman ustelduak, familia eta lan giro, gartzelan duen laguna, honen literaturtasuna… aspektu hauek, musikarekin batera, osatzen dute nobela hau. Eta atzean, nobelaren gaiarekin erlazionatuz, egungo Euskal Herriko errealitatearekin bat, biolentzia agertzen zaigu. Alde bitako biolentzi gordina, garratza; baina nobelaren eskenatokiko dekoratu bat bezala.
“Etorriko haiz nirekin?” nobelan zehar behin eta berriro irakur / ikus daitekeen galdera da. Abestietan, baina baita Eliren eskakizunean, Iñakik gartzelatik?, edo Albertoren bizitzan ere. Egungo bakardadea, besteekiko edo nor bere buruarekiko; gaur egungo bizitza eta pertsonen arteko harremanak izan daiteke nobela honen haria. Eta agian horregatik du hainbeste garrantzia musikak, harreman medio bezala, komunikaziorako tresna eta bakardadean lagun.
Honetaz gain, musikak liburua batu egiten du, gartzelan dagoen lagunaren poemekin egin nahi dute maketa bat, liburuko protagonistak dira parte hartzaileak eta Iñaki, gartzelan, jasotzaile hipotetikoa. Hala ere estatuaren biolentziak eraginda irakurlea (lehen 500 erosleak behinik behin) izan beharko da maketa entzulea.
Beste alde batetik, aurreko bi libururekin konparatuz gero, Mikel Hernandez Abaituaren idazkeran aldaketa batzu nabaritzen dira. Berak aipatu duen “estiloa”, lehengoak baino “garbizaleagoa” da alde batetik, eta bestetik esaldietan, lexikoan, oreka bat gordetzen du, aukera zabalagoa hartuz bizkaierara ere hurbildu da. Dena den, lorpen handiena narratzean duen naturaltasuna izango litzateke. Estilo arin eta era berean aberats hori. Ahaztu barik, beti ere, Albertoren dramek guregan sortu duten sentimendua. Horregatik galdera, horregatik, “are you going with me?”.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez