« Denbora galdu alde | Lau sasoitako zipristinak »
Bi anai / Bernardo Atxaga / Erein, 1985
Bi anai Iñaki Camino / Argia, 1985-05-19
Jende askorentzat pozgarria izan da Atxagak atera duen nobela berria. Aurren aipuak ere onak jaso ditu.
Izan ere bada xelebre nobela motz hau. Idazleak ohitura duen bezala, Obaban kokatzen da. Narrazioari bi aldetatik ekingo zaio. Animaliak ditugu batetik (suge, txori nahiz kattagorri) eta protagonistak berak bestetik, giza jendea alegia. Nobelan zehar ageri da inoiz sekuentzi bera bi ikuspuntuetan emana. Denboraren trataera gehienik sinkronian ematen bazaigu ere, badira atzeraka egindako jauziak, istorioaren mutur guztiak lotzeko edota konstante batzu nabarmentzeko (apeza, trena…). Animaliak barrendari lana eta narratzera bidaltzen dituena, bere barnetik entzuten duten Mintzo ahalguztidun bat dugu.
Estilo kontutan ere badago zer esana. Orain arteko ipuinetan bezala, Atxagak herri hizkera ahozko eta adierazgarriari eutsi nahi dio, alfabetatuz gero batek baino gehiagok galdu ohi duen etxeko hizkera freskoa, nahiz haur denborakoa, naratzeko erabiltzen saiatuz.
Ipuineko harat hunatak Obabako neska-mutilen arteko kontuak dira. Mutil gazte batek bera baino bi urte zaharragoa duen anaia tentela gobernatu egin beharko du aita eta amaren partetik zurtz gelditu delako. Tentela, noski, gauza batzutarako ez da hain inozoa, eta gau ta egun edukiko ditu anaia nahiz apeza eta baita herriko jendea ere kezka gorrian. Maitemintze istiluak, gazte jolasak edo bekaitzak dira beste askoren artean nobelaren irazki.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi