« Bi anai | Euskal literatura eta gizartea edo Sarrionaindia-ren “Ni ez naiz hemengoa” »
Lau sasoitako zipristinak / E. Martin Sampedro / Susa, 1985
Lau sasoitako zipristinak Iñaki Camino / Argia, 1985-05-26
E. Martin Sampedro Bilboko neska dugu, nobela batekin azaldu dena. Liburuaren atzekaldean paratzen duenez gainera, beste gauza batzu ere argitaratzeko zain dauzkanak. Nobela 111 orrialdekoa da, Bilbo inguruan kokatua eta bertako emakume baten bizikizunak eta arazoak kontatzen dizkiguna. Haur eskola edo ikastola batean musika erakusten du andereño batek, eta Vivaldiren “Lau urtearoak”-en doinuak oroitzapenetara darama, negua (Vivaldirena nahiz zahartzaroaren aldapan behera doan bere bizitza) puskak batez ere. Emakume hau Bilboko parte zaharrean bizi da, guraso emigranteen alaba da eta hizkuntzaren bidez euskal munduan sartzen hasiko da. Artean, ezkondu egiten da, ama bihurtzen eta bere bizimodua itxuratuko duen beste hainbat egoera biziko ditu. Guzti hau Bilboko giroan sartzen du, arras ezagunak eta balio semantikoz beterik dauden egoera eta leku topiko batzu azalduz. Nabermena da gogo giroen deskrizio biluzi eta egiatia, idazterakoan behar dituen hitzak bilatzeko egiten duen aukera (bere idazkerak adierazten gaitza den zerbait bai baitu). Nobelako gertakizunak konbentzionalak dira hein batean eta azaldu beharrekoa da nobelari sumatzen zaion eskematismo kutsua. Bizikizun batzu planteatzen dira, baina gehiegi sakondu gabe, deskribitu egiten dira soilik, esan liteke behar bada, nobelaren habeak eraikiz gero, lana bere hartan utzi dela. Antzekoa gertatzen da neska gazteak bere bizimoduan aldaketa sakona sufritzen duenean, beste mundu batean sartzen den arren, apenas ematen digu aldaketa horrek beregan suponitu duenaren berri. Kontutan hartzekoa da aipatutako hau dela ta, neska horren aldaketa erakusten diguna ikastola edo eskolan lan egiten duen emakumea (garai batean neska izandako bera) dela, eta ametsak ez dira sakonegi gertatzen, gainera, ezberdina da gauza bat gertatzen ari den une berean kontatzea (honek dakarren sakontasun giro eta sendimendu jaulkitze guztiarekin) edota beranduago eta atzeraka begira egitea.
Lana hor dago, ongaitz eta guzti.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi