kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Denbora galdu alde / Bitoriano Gandiaga / Erein, 1985

Denbora galdu alde Iñaki Camino / Argia, 1985-05-12

“Elorri” ez beste, halabeharrez argitaratu dira Bitorianoren liburuak. Hau ere halabeharraren kariaz argitaratu da, egile honek bihotzeko joaldirik izan ez balu, ez bait zuen halako libururik idatziko. Osagileak denbora galtzen ikasi behar zuela aitortu zion Gandiagari, eta honentzat hori egiteko erarik hoberena idaztea da. Goazen pittaka liburuan bertan sartzen. Sikokritikarako bai liburu egokia hauxe, idazlearen gogo-giroen berri aratz eta zuzena ageri baita orrialde guztietan zehar. Hain da zuzena, Gandiagaren ordurarteko poesi lanek zuten literaturtasun hartatik guti sumatzen dela. Liburuaren gai nagusia Gandiagaren gogo-egoera da, horretaz arduratzen da behienik. Horretarako poesiaz nahiz hitz-lanaz baliatzen da. Prosa ez da landua, gogora datorkion moduan narratzen digu, formaz lar estutu gabe. Olerti lanetan ere, garai bateko formalismo poetikoek ez dute lekurik, liburu honetako poesia ia ia hitz-laua dela esan baitaiteke. Beste olerki batzutan, literaturtasun izpiak ageri dira, azken partekoetan nagusiki. Oso olerti narratiboa du batzutan. Badira deskriptiboak ere jakina, baina ez lehengoak adina. Koplak ere erabiltzen ditu, bere ohizko olertiaren musikalidadea eta herri tradiziozko erritmuak ez baitauzka ahanzteko.

Liburuan barrena, idazlearen etsia ageri zaigu, ezin lortuzko zoriontasuna, esperantzarako arrazoirik ezin aurkitua, besteei ezin ia ezer eskainia, poza ezin piztua eta etsipenik beltzena. Egiati jokatzen du Gandiagak liburu guztian, bere izakera ase-ezina aditzera ematean. Badira bestalde, naturaren erdian denboraz diharduten poemak, euskararen hilzoriaz edota erdi hila dagoen Euskal Herri haren oroitzapen mingotsez idatziak. Olerkiren batean goizero egunsentiak dakarren poz-giroaz ere mintzo zaigu, baina lasaitasun eta asebetetze giroko poemak berehala bukatuko dira, olerkariaren izakera kontentagaitza erakusten duten bestetzu datozenean.

Bihozminez eta itxaropen faltaz beterik heldu zaigu Bitorianoren liburu zuzen hau.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak