« Jaioko dira | Denbora galdu alde »
Hitzezko txirlorak / Luis Baraiazarra / Elkar, 1985
Hitzezko txirlorak Iñaki Camino / Argia, 1985-05-05
Sari pranko jasoa dugu Baraiazarra bizkaitarra. Bere poesiak Olertin kaleratzen ditu idazle honek, Karmel aldizkarian ere lanean iharduki. Liburu honetan lau olerki sail argitaratu ditu: “Askatasunen maitale”, Iparragirrenen lehen heriotz mendeurrenean lehen saria jasorikoa, “Neure bostean kantari”, Ondarroako lore jokoen mendeurrenean bigarren saria jasorikoa. “Bertso helduak/Bihotz barnean bilduak”, Markina Xemeingo lore jokoen mendeurrenean aurreneko saria hartuta, 1983, eta atzenik “Bakardade bertso ezpalak”, 1984.eko Lizardi saria.
Neurriaren beharra duen olerkaria dugu Baraiazarra, olerki guztiak neurtuz, errimatuz eta ia bertsoz (asko ta asko ederki landu eta burututako bertso sailak direla esan baitaiteke) osatzen ditu ta: zortzikoak, koplak eta tradizio eta erritmo handiko eskemak aukeratzen ditu. Olerkari zuzena dela esan liteke, ez bait da idarokitzean oinarritzen, erritmoz beteriko mezu zuzen jantzian baino.
Berak, Elantxobe herria zuzen deskribatuko digu, edota monastegi zaharrean arrats trixturan aditutako gregorianoa, amaren egunsentiko jeikitze eta otoitza, hego-haizearen emea, ibaieko ur kutsatuen oldar ezin geldituzkoa, Peru Abarkaren jakituria, bere gelako kuadroen iruditeria, kaieko emakumeen sare-kononketa orduko marmar eta hizpidea, Iparragirreren urrun-mina, krabelinari darion liraina edota gabon gauean bere bakardadean duen gogoeta mozkortia. Beste gairik ere bada tradizioz beterik diren olerki landu hauetan.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi