kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Ipuinak / Pedro Miguel Urruzuno / Euskal Editoren Elkartea, 1988

Pedro Miguel Urruzuno Dabid Zuazalde / Argia, 1988-04-17

Aspaldi hasi ginen bilduma honetako liburuak aurkezten baina aste batzuez geldirik eduki dugu errota. Ea berriz ere jiratzen hasi eta falta zaizkigunak helarazten dizkizuegun.

Pedro Miguel Urruzunok den baino ezagunago beharko luke. Garai batean behintzat gaur baino askoz ezagunago izandu zen. 1880ko harmakadan hasi eta ia astero astero atera zituen bere ipuinak garaiko euskal aldizkari gehientsuenetan (“Euskal-Erria”, “Euskalzale”, “Ibaizabal”, “Euskal-Esnalea”, “Baserritarra”, “Jesusen Biotzaren Deya”, “Zeruko Argia”, “Argia”…) bere bizitza osoan. Hil ostean hasi ziren bere idatziak liburuetan bildurik argitaratzen: 1930ean lehena, eta Auspoa liburutegian beste lau.

Ipuin diogunean argitu behar dugu hauek ez dutela gaur egun izen horrekin ezagutzen ditugun istorioen antzik. Urruzunorenak ateraldiak eta xelebrekeriak izaten dira. Ia ia beti elkar hizketa hutsez emanak, bi lagunen arteko solas barregarriak.

Ipuin hauek helburu bikoitza zuten, jendeari barre eragiteaz gainera: bata, agerikoena, euskaltzaletasuna zuzpertzea, erdalzaleen kontra eta euskaraz dihardutenen alde ari dela; biga, irakaspen moralak ematea, apaiza zen aldetik nahiko integrista eta tradizionalistak.

Bestalde, Urruzunok ez zuen jende jantziarentzat idazten, ez haientzat soilik behintzat. Bere publikoa, euskaraz hitz egiten duen herri xehea du; hemengo pasadizoek ez dute inolako kultur maila jasorik eta hizkuntza berriz erraz eta xamurra.

Egungo irakurlearentzat, liburuaren bi balio azpimarratuko genituzke: bat, umorea, tregoarik gabekoa eta euskal sen sakonaren jabea; bi, elkar hizketa bizi-bizi eta piperrez beteak. Guk gonbidapena egin dizuegu. Ziur ez zaizuela damutuko.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak