« Umetako kontu beldurgarriak | Pedro Miguel Urruzuno »
Gertaerei begira / Juan Luis Zabala / Elkar, 1988
Filme laburren bilduma etxean ikusteko modua Josu Landa / Egin, 1988-04-12
Zerbaitek defini badezake Juan Luis Zabalaren orain arteko trajektoria, estilo bilaketa da horixe. Estilo aldetik oso liburu desberdinak kaleratu ditu orain arte, eta azkeneko hirugarren hau ere sorpresiboa izan da. Zenbait konstante badira, halere, Zabalaren narratiban baino pertsonaien edo lekuen izenetara mugatzen direla esan genezake. Estilo aldetik, berriz diogu, berrizale dugu Juan Luis, eta hori, hastapenetan dagoen idazle batengan, eskertzekoa da benetan.
Gertaerei begira ipuin-bilduma honetan, esperimentatzen duen estiloak zinema eta komiki mundutik hartutakoa dirudi, eta egileak berak telegrafiatzen dizkigu aukera horren giltzarriak: zinema gidoi luzeska bat dago (Gabrielen pelikula) ipuinekin batera, eta gainera berton kontatzen zaigunak aurreko ipuin baten argumentu berean du abiapuntua, beste ipuietako elemenduez osatuta.
Esan daiteke, beraz, narratzailearen ikuspegia guztiz bisuala dela, baina horrezaz gain, erreferentzia gisa hautatu duen zinema-mota ere oso zeahatza da: surrealismo zinematografikoaren jaiotzaz ondoko tradizioan sustraiak dituela esan liteke eta beraz gertaeren haria gehienetan aski irrazionala eta ulerkaitza suertatzen da, pertsonaiek ageriko arrazoi handirik gabe ezusteko portaerak dituzte, eta askotan eszenarioek eta giroek berek hartzen dute garrantzia, sentimendu eta gogoetarako lerro askorik utzi gabe. Zinemaren iturria zenbait errekurtsotan batzutan topikoa bihurtzen da ordea (hondartzaren ondoko amaierak, txofer izateko obsesioa, norberak magnetofoian gauzak grabatzea, e.a.). Zineman gehiegi erabilitako elemendu horien agertzeak askotan ilundu egiten du narrazioen tonu erakargarri eta trinkoa.
Ipuin bakarra ikusiko genuke logika surrealista horretatik kanpora “Erritmoa”, eta liburuaren osotasunari gehien eskapatzen zaiona bada ere, ipuin solte bezala helduena da gure ustez. Orohar, liburuan zehar ipuin batzu besterekin erlazionatuta ageri dira, eta elkarrekiko lotura eta barne-koherentzia hori da batik bat irakurlea harrapatu eta seduzitzen duena (guri behintzat hala gertatu zaigu). Seguru aski, ipuinok bakoitza bere aldetik hartuz gero interesean dezente galduko lukete, baina liburuaren osotasunean besterik da.
Ipuin-bilduma honek eragindako sorpresa harago joan zaigu Juan Luis Zabalaren orain arteko beste bi liburuak kontutan hartuta. Aurreko liburuekiko zenbait lotura formal eta ia enblematikoz aparte, mundu berri bat esperimentatu du Zabalak. Zigarrokin ziztrin baten azken keak estreinaldiko nobelan, heriotzetik gertu dagoen agure baten psikologian barneratzeko saioa egin zuen egileak, baina nobela hartan faltan zegoena Gertaerei be gira honetan aurkitu uste izan dugu: malgutasun eta estruktura narratiboa. Abiarazi berri duen estilo narratibo honi hasierako nobelako “traszendentzia”ausartaren elemenduak txertatuz gero iritsi daiteke gure eritziz estilo-fusio interesgarririk oso. Baina hori ez dugu geuk erabakitzerik, liburuak ez dira alanbikeak eta ezta literatoak alkimista hutsak ere. Bi liburu, on hauen artean, batez ere ariketa modura ulertu genituen monologoez osatutako “Ahazturaren artxipielagoa” argitaratu zuen Juan Luisek, baina liburu hori, aurrera begira, erre beharreko etapa bezala ikusi nahi dugu, parentesi huts moduan hartuta.
Ongi pasatuko du irakurleak Gertaerei begira liburua irakurtzen, aise irakurtzen baita, filme laburren lehiaketa bateko ekitaldia etxean ikusiko balu bezala.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi