« Moda guztietatik kanpoko liburua | Bakardade »
Kristalezko bularrak / Pablo Sastre / Susa, 1990
Bizi egin behar Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1990-12-29
Bizimodua gogorra dela erakusten digu Pablo Sastreren azken liburuak. Gogorra batez ere bizitzak eskatzen duen burrukarako ahulegi direnentzat. Leku bat aurkitu, leku bat egin behar mundu bortitz eta arrotz honetan. “Bizi egin behar”… Hala dio herri filosofiak, eta ez alferrik…
Liburuak kontatzen dituen istorioak ez dira zabaldu eta isten diren istorioak, pertsonaia batzuren bizitzetako pasarte solteak baizik, bizi beharraren alde, bizipoza sentitu alde, muduan leku bat aurkitu alde burrukatzen diren pertsonaia batzuren pasarte solteak, giza burrukaren koadro zabaliak, itxi gabeak. Erakusketa baten antzera.
Giza bizitzaren porrotaren koadro leun eta eskurakoi hauetan arima zulo beltz batean sartuta bizi diren pertsonaien sentimenduak eta bizipenak irakur ditzakegu. Horrelakoak dira koadro horiek, ipuin horiek. Ez dago zoriontasunik batere liburu honetan. Dena zantarra eta gogorra da, inori ez zaio ezer ere ongi ateratzen. Gizonen sexu irrikaren biolentzia gaiztoa bizi eta jasaten duten emakumeak, erremediorik gabeko alkoholiko etxekalteak, heriotzarengandik gertu bizi diren agure zahar bakarti ahantziak, konturatu gabe porrot egindako prostitutak, familia atzean eta urruti utzitako pertsonaia bakartiak dira ipuinen protagonistak, gizartean ezin sartu direnak. leku bat ezin aurkitu dutenak, gizarteak eskatzen duen ordenara ezin amoldatu, ezin errenditu direnak. Geure antza har diezaiekegu ordea, geuk ere burruka triste horri eusten diogun neurrian, geu ere bizi beharraren premiak markatuak gauden neurrian.
Donostiako kanpoalde inguruko auzategietan kokatzen dira ipuinok, eta Donostiaren irudi topikoarekiko kontraste handia erakusten digute. Baina ingurune ezkutu horiek azaleratu eta erakusteaz gain, gai hauek jasotzeko sentsibilitate berezia erakusten du Pablo Sastrek liburu gordin baina halaber xamur, goxo eta abegikor honetan. Goxoa eta abegikorra, bai, aterpetik euriari begira geratzea bezalaxe beharbada.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez