« Errealismo berriaren bila | Bizi egin behar »
Baladak / Patxi Ezkiaga / Sendoa, 1990
Moda guztietatik kanpoko liburua Agustin Aranzabal / Euskaldunon Egunkaria, 1990-12-22
Durangoko Azokan lau liburu aurkeztu zituen Patxi Ezkiaga lasalletar literaturzale amorratuak. Narratibarako bideak urratzen hasteaz gain, beste lan berri batekin egin du aproba oraingo honetan, Juan Mari Irigoienekin izandako solasaldi batek hartaratuta, berak aitortzen duenez: “Baladak” liburuaz ari naiz. Euskal balada zaharren molde tradizionalak landu ditu Ezkiagak liburu honetan, berrikuntzak eskaintzeari uko egin gabe, noski.
Baina ez da hori izan guztia. Balada hauek benetakoagoak izan daitezen, gertaera historikoei buruzko dokumentazio lan eskerga egin eta gertaera horiexek erabili ditu “balada zahar berri” hauetarako oinarri tematiko gisa, “Balada zaharrak” izeneko atalean behintzat, liburuaren lehenengoan alegia. Beizamako Korosagasti baserriko krimen farnatuarekin zabaltzen da, hain zuzen ere, sail hau eta Oxaxelaiakoarekin segitzen du… Nolabait esateko, “balizko balada galduen bilduma” bat osatzen du lehenengo atal honek.
Libreago jokatu du egileak bigarren zatian, “Balada berriak” deiturikoan, gai berriak erabiltzeaz gain —“Loiolako bariantearen balada” izenekoak zabaltzen du atal hau—, moldeak ere hautsi egiten bait ditu, azkeneko poeman —“Eguzkilorea hil zeneko balada”— joku bisualak ere erabiliz. Hirugarren atal bat ere badu liburu honek oraindik, “Balada antzeztua: Izarraitz” deitua. Moda guztietatik kanpo geratzen den lana, dudarik gabe, liburu osoa bezala: antzezpen errimatua. Izarraizpeko herrietan kokatzen da ekintza, XVIII. mendean, eta garai hartako herri xehea du protagonistatzat.
Moda guztietatik kanpoko lana, arestian ere esan dudan bezala, eta inor gutxiren arreta bereganatuko duena seguru asko. Areago, gainera, Ezkiagak lau liburu batera eskaini dituen honetan. Baina hor geratzen da bere lana, inguruaren eskakizun larri eta presatiei ihes egin eta liburu honetan barneratzeko prest egon daitezkeenen mesederako. Eta lan asko dago egina, baita ere, zerbait berezia kantatu nahiko luketen kantarientzako ere…
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui