« Espioi euskalduna | Belaunaldi bat »
Orain / Itxaro Borda / Susa, 1998
Orainaren mina Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-10-10
Izenburuak denbora-erreferentzia puntuala dakar. Balio du poemen gaurkotasuna adierazteko; izan ere, azken urteotako poemak bildu baitira liburu honetan. Hiru zatitan banaturik, liburua kronologikoki atzekoz aurrera antolatuta dago: “Ahüzkiko Argi-Kantak” (1995-1997), “Deep Northern Way” (1994) eta “Itsasoaren Bihotzeraino” (1993). Aurelia Arkotxak oso ondo argitzen digu hitzaurrean era horretan banatzearen helburua: “Ohar gaitezke, gaurkotik iraganera doala bidea, anamnesiaren norabidea segituz”. Beraz, pentsa daiteke amnesiari aurre egiteko saioa datekeela liburua. Eta, egia esan, bada eta, era berean, ez da. Bada, idazteko ekimenaren funtsa, iluna argitzea den bezala, ahaztura oroimen bilakaraztea baita. Idaztea denboraren aurka jotzea da, uneko unea bere horretan harrapatu eta betirako iraunaraztea. Eta era berean, memoriaren ahaleginaz harago doa liburu hau. Itxaro Bordak ez du iraganaz soilik idazten, orainaz ere bai. Eta orainaren memoria ez da iraganarena bezain sendoa. Iragan-mina izan daiteke poesiagai, baina zer gertatzen da orainarena denean poetaren mina?
Horretaz, liburuaren mamia “Deep North Way” da, edo gurean esanda “Iparralde Sakonera Bidea”. Berrogei prosazko lan, Aurelio Arkotxaren hiztetan: “berrogei sofrikariozko gelditze, dolu-bide luze honetan”.
“Deep North” Itxaro Borda bizi den lurraldearen metafora dugu. Hala ageri da poema batean: “Hogeitabost mila jende ginen, hogeitabost mila bihotz urratu, gure lurrean exilioan bezala bizi ginenak…”. Metafora gisa argia da, bi hitzetan adierazten baitu dozenaka edo milaka esaldiz adieraz ez daitekeena. Hori da poesiaren indarra. Barne-bidaia gisa antolaturik dago, esan daiteke geografia intimorainoko bidaia dela, hasi heriotzetik, norbera astinzten duen gertaera lazgarri batetik eta ibili norbera plurala egiten den lurralderaino. Min batetik beste min batera, eta tartean bakardadea, isolamendua, hizkuntzaren heriotza, arroztasuna (nor bere herrian), barne exilioa…
Poema sakonak dira, gogorrak beharbada, egoera tamalgarri baten lekuko, ordea. ” The Deep North”, guk ere askotan ahazturaren sareetan gorde dugun postala.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi