kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Euskal kantagintzan urrats berri / Andoni Lekuona / Egan, 1998

Belaunaldi bat Javier Rojo / El Correo, 1998-10-14

Andoni Lekuona soziologoa da lanbidez, baina afizioz, kantagintzan aritzea gustatzen zaio, hain zuzen ere kantuen hitzak sortzen eta egokitzen. Bere hitzetan esanda, “hizgilea” da kanta munduan. Egan aldizkariak gehigarri gisa argitaratutako liburuxka honetan, Lekuonak moldatutako kantuen halako antologia pertsonala argitaratu du, sortu zireneko datuez eta partiturez ere lagunduta daudelarik. Kantu batzuk Lekuonak berak sortuak dira, batzutan egoera berezi batean kantatuak izateko; beste batzuk, ordea, kantu ezagunen euskal egokipenak. Dena dela, esan bezala, Lekuona hitzen arduraduna da, ez doinuarena, hauek ezagunak edo besteren batek eginak baitira. Belaunaldi baten lekukotzat hartu daiteke liburu hau. Hain zuzen ere, hirurogeiko belaunaldia (nolabait esateko) islatuta agertzen da liburu honetan. Eta hau ikusteko, nahikoa da han aipatzen diren izen batzuk hona ekartzea: antologian agertzen diren kantu batzuk Imanolek ezagun bihurtutakoak dira; bertan badira Brel edota Moustaki-ren zenbait kanturen egokipenak ere. Ezin ahaztu, bukatzeko, egilearen hitzaurrea, non bere ibilbidearen azalpenaz gain, balaunaldi horrek jasandako zenbait gorabehera ere irakur daitezkeen, partaide baten lekukotza zuzenak daukan balioarekin.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak