« Belaunaldi bat | Hizkuntza eta kultura »
Anemometroa / Igor Estankona / Susa, 1998
Barne haizearen jirak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-10-17
Hiztegira jo behar izan dut, anemometroa zer ote den jakiteko. Hiztegiak, ordea, hitzen esanahia dakar, ez hitzen arima, izpiritua. Egia esan, nahiago ditut anemonametroak (anemonak zenbatzen dituen aparagailua), anemometroak baino (haizearen abiadura neurtzen dutenak). Baina poesian libre da dena, edo, gutxienez, hala behar luke izan. Irudipena dut zerikusi handiagoa duela barne haizearekin, kanpotik datorrenarekin baino. Barne haizea esatea mugimendua esatea da, geldi egon ezina, kezka, harridura, poza eta tristura: norbera. Barne mundua kontatzen baitigu Igor Estekona poeta gazteak (hogei urte baino ez). Poeta gazteak agertzea gure baso-herri honetan pozgarria da oso, ez dut ezetzik esango. Beste lurraldeak bezalakoak garela esan nahi baitu. Atzerrian poeta gazteak eta zaharrak, denak batera ari baitira nor bere ahalean, poesiari bide berriak ireki nahian.
Bide berririk ote den Igor Estankonaren hau ez dakit. Ez dut uste, beste batzuek bezain ziur, hori denik garrantzitsuena poesian. Gure poeta hau bere esperientziatik abiatzen da (badakit esperientzia hitza abstraktuegia dela, poesia orok esperientzia baitu abiapuntu). Bere errealitate xumetik hartzen du kanporako bidea. Barrua eta kanpoa, ondo uztarturik dauden erreferentzia-lurrak dira liburu honetan, batak bestera darama atsedenik gabe. Tonua ere halakoxea da, suspirio batetik oihu batera doana, gero eta gorago mintzo delarik.
Poesia figuratiboa da, poemaren logikak markatutako erritmoaz dabilena, ez poetaren arnasak edo gaiaren indarrak jarritakoaz. Erritmo propioa du, hala ere, irakurtzeko egokiago, ahoskatzeko baino. Mantsoa, nolanahi ere. Irudiak ez dira bortitzak, barne-konraesanen adierazle dira, baina, era berean, orekatuak dira, argiak eta zuzenak.
Beste tokitan oraindik orain egiten den poesia dugu: egunerokotasuna gai hartuta, salbu eta poema sozialtzat jo daitezkeenak (poesia neosoziala, kritikariek hain maitea duten terminologia erabiliz); elemento narratiboak ugari poeman zehar; bukaera txundigarria, efektista, ironia karga handiz hornituak. Eta surrealismoa ere bai, baina beste poeta gazte batzuek baino apalxeago ageri da.
Esango nuke liburu gozoa dela irakurtzeko, sentimentu onak uzten dituela irakurlearengan, hautsa balitz bezala.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi