« 1.280 lagun bidaide | Benetako etsaiak »
Koioteren arrastoa / Edorta Jimenez / Susa, 2006
Bidaia kronika Jon Kortazar / El País, 2007-05-07
Azkeneko Durangoko azokan zenbait bidaia liburua edo bidaia kronika aurkeztu ziren, horien artean Edorta Jimenezen Koioteren arrastoa.
Liburuan Estatu Batuetan eginiko bidaia biren testigantza ematen da. Lehena 2002. urtean Renoko Unibertsitatean egindako egonadi baten fruitu da. Dantza talde baten arrimuan 2005. urtean Idaho, Indiana eta Coloradon zehar egindako bidaia da bigarrenaren abiaburua.
Biek erakusten dute zatia adierazteko ahalegin nagusia. Ez dago testuetan, biak solte diren neurrian, hari narratibo sendorik eta zertzelada arina nagusitzen da, hain estimu handian duen Hemingwayren estiloaren jarraipenean. Baina horrek ez du esanahi alde biak loturik ez daudenik. Koiotearen sinboloa jarraitzen da bidaia bietan, eta horrek eman dio lotura testuari. Bietan agertzen da koiotea indiarren sorrera mito legez, esan nahi da Amerikako benetako biztanleen sorrera mito bezala (41. orrialdea, eta ondoren 84. orrialdetik aurrera).
Pasarte batean sorrera mito bi eztabaidatzen dira galtzear dagoen herriaren sorrera mito gisa: koiotearena edo mormoien liburuarena. Jimenezen ahalegina —eta berau litzateke lotura haririk sendoena— da Koiotearen arrastoa jarraitzea. Baina bere burua gehien batean “ilargiko antropologotzat” duenarentzat koiotea eta mormoia nahasturik ez badira tenkan direla ezagutzea izan da liburuaren jakintasuna. Azken batean, hiltzeko zorian den herri baten bila egindako bidaia erromantikoa (niaren eraikuntzan, adibidez) da hemen proposatzen dena.
Postalak bezala idatzi ditu pasarteak bidaia kronika honetan, narrazioa eta autobiografia nahastuz, eta elementu testual desberdin asko josiz kronika osatzeko orduan.
Dena dela oso interesgarria da narratzaileak bidaiaren irudiaz egiten duen definizioa. Marc Augék adierazi zuen “turistak eta inmigranteak” direla garai berriotako hiriaren irudiaren ekoizleak. Liburu honetako lehen atalean, turistarena agertzen da maiz, eta gainera hiriaz oso irudi txarra duen turistarena: “Hirian dena zen gezurra. Eta gezurra ez bazen ere, itxura. Edo egiaren aldaera behintzat”.
Honelako baieztapenekin normala da bigarren ataleko bidaiaren irudia beste bat izatea: Ilargiko antropologoarena. Gizarte baten zertzelada interesgarriak adierazten dituen idazlearena.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi