« Heriotza Nilo ibaian | Ikuspegia »
Peaceful soldadua / Michael Morpurgo (Mirentxu Larrañaga) / Alberdania, 2006
Benetako etsaiak Javier Rojo / El Correo, 2007-05-09
Michael Morpurgoren “Peaceful soldadua” izenburuko eleberri antimilitarista agertu zaigu euskarazko bertsioan. Bertan kontatzen da nola soldadu batek, Lehen Munduko Gerran mendebaldeko fronteko lubakietan infernuaren modalitate berriak ezagutu zituen soldadu britainiar batek, ekartzen duen gogora bere ordura arteko bizitza. Une kritiko batean dago (ez dut azalduko zergatik), eta une kritiko horrek eskaintzen dion talaiatik pertsonaia gai da bizitza osoa ulertzeko. Izan ere, gerrara joan arte eraman duen bizitza, Lehenengo Mundu Gerran soldadu arrunt moduan aritu ziren beste britainiar askoren bizitzaren antzekoa da. Beti pobrezian, miseriaren mugan, jauntxo baten nahikerien menpean askotan, hamasei urte dituenean boluntario alistatzen da gerrara joateko anaiarekin batera. Boluntarioa, ezinbestez. Lubakietan ulertuko du gerretan ez dagoela ezer miresgarririk. Nagusiek soldaduak tratatzen dituzte zaborra izango balira bezala. Eta soldaduek nagusi hauetan, eta ez bestaldeko lubakietan dauden soldadu alemanen artean, benetako etsaiak aurkituko dituzte. Interesgarria izanda ere, dena guztiz argi utzi nahian, planteamenduetan pixka bat sinplista gerta daiteke liburua.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi