kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Heriotza Nilo ibaian / Agatha Christie (Xabier Aristegieta) / Igela, 2007

Heriotza Nilo ibaian Mikel Garmendia / Eizie.org, 2007-05-07

Ondo merezia du Agatha Christiek “hilketaren erregina izengoitia. Izan ere laurogei bat eleberri idatzi zituen Edgar Allan Poek XIX. mendean hasitako polizi eleberrien generoan. Genero hau aldatuz joan da denborarekin eta polizi eleberrien egile klasikoetan —hortxe sartuko genuke Agatha— agertzen ez ziren ezaugarraik bereganatu zituen Chandler eta Highsmith bezalako idazleen eskutik. Beste alor batzuetan ezagun egindako hainbat idazle ere hurbildu zaio generoari: Graham Green, Alain Robbe-Grillet edo Manuel Vazquez Montalván bera, Pepe Carvalho sortu zuena.

Izan da A. Christieren eleberrien literatur balioa zalantzan jarri duenik eta eztabaida ere piztu da Erresuma batuan Agatharen literaturgintza eskolan irakatsi behar ote den ala ez. Eztabaida ez da berria. Bi hitzetan laburtzeko, “kontsumoko” edo “entretenimendurako” literatura izatea da, gutxi gorabehera, batzuk egozten diotena. Eztabaidak eztabaida, ukaezina da Agatha Christieren eleberriak irakurriz zaletu dela hainbat eta hainbat jende literaturarekin. Zerbaitengatik izango da.

Balore kontserbadoreak islatzen dituzte bai narratzaile orojakileak berak baita pertsonaia nagusiek ere (hala nola Poirot detektibe famatuak). Pertsonaien arteko giroa eta harremanak ere halakoxeak. Sortzen den suspense eta intriga giroa da, ordea, gailentzen dena. Horrek harrapatzen gaitu Christieren eleberrietan: pista faltsuak, aukera anitzak, nortasun bikoitzak…

Hasieran kosta egiten da eleberriko pertsonaia-sare korapilatsuan nor den nor ondo bereiztea, baina kontakizunean aurrera egin ahala —eta liburuaren hasieran daukagun pertsonaien zerrendari esker—, hori ez da eragozpen izango irakurketa bizi-bizia egiten jarraitzeko. Halakoxeak baitira, Agathazaleek berek aitortuta, “hilketen erreginaren” eleberrien irakurketak, “irentsi egiten dira” eleberriok sortutako jakin-minak eraginda.

Esku artean dugun Heriotza Nilo ibaian eleberrian Linnet andereñoa, oinordekotzaz egundoko ondarea jaso duen emakume aberatsa, Simonekin ezkonduko da, Jackie bere lagun minaren senargai denarekin, hain juxtu. Minduta, Jackie atzetik segika joango zaio bikoteari Nilo ibaian zehar egingo duten eztei-bidaian. Bidaia horretan, itsasontziko bidaiari guztiek izango dute Linnet hiltzeko motiboren bat —Hecules Poirot detektibeak eta Race koronelak izan ezik—. Linnet hil egingo dute eta Poirotek hiltzailea aurkituko du, baina hori baino lehen beste hainbat krimen gertatuko dira bidaian zehar.

Esan bezala, liburua irakurtzen hasi eta, behin pertsonaien sarea identifikatuxea izan orduko, ez dugu bakerik izango eleberriaren amaierara bitarte. Xabier Aristegietak eman digun itzulpenak ez du inolaz ere oztopatzen irakurketa bizi-bizi hori, guztiz alderantziz baizik. Inongo behaztoparik gabe kurritzen du euskarazko bertsioak, fresko eta arin.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak