kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Dena zulo bera zen / Eider Rodriguez / Susa, 2025

Zimurrak haztatzen Amaia Alvarez Uria / Argia, 2026-02-01

Eider Rodriguezen bosgarren ipuin liburua da Dena zulo bera zen. Ipuinotako pertsonaia nagusiek hutsune bat sentitzen dute eta horri egiten dio erreferentzia tituluak, agian. Izan ere, bizitzaren krisi-une batzuetan aurkituko ditugu protagonistak, korapiloa askatu nahian.

Ipuin gehienetan arnas luzeko bikote harremanak izango dira aztergai, familia, etxea, lana, gaixotasuna eta heriotza inguruan dituztela. Maitasunak —eta maitasunaren aldaera bat den adiskidetasunak— denboran nolako bilakaera duen agertzen da narraziootan, denborak eta espazioak nola eragiten duten harengan.

Honen aurretik idatzi zuen Bihotz handiegia ipuineko Ixabel eta Iñaki dira lehen narrazioko protagonistak. Kanikula ipuinean agertuko zaizkigu elkarrekin bizitzera ohituta, bakoitza bere behar eta nahi desberdinei jarraika.

Itsasoari begiratzean gauza desberdinak sentitzen eta pentsatzen ditugula adieraziko zaigu bigarren ipuinean. Itsasoak eta hondakinak izenburupean June eta Lila ezagutuko ditugu, eta banaezinak izandako lagunen ordura arteko harremanaren amaierarantz eramango gaitu narratzaileak.

Itsasoaren ikusmiratik lurpeko zulora joango gara hirugarren testuan, Zuloa-n. Bertan lana galduta bere bikotekideak proposatuta bizi-proiektu berria duen andrazkoa dugu, gauez eta bakarrik, gordean, zuloan gero eta gehiago barneratuz doana.

Ahate-bihotz ipuinean ordea, bi familien arteko topaketa dugu erraiez eta ardoz osatutako otordu baten inguruan. Harremanen mugak non marraztu daitezkeen ariko dira.

Elena protagonistari peronea hautsiko zaio Thailandiako kanpin batean eta bere buruarekin pasatu beharko ditu opor-egunak Urpekariak-en, bere senide eta lagunak ur-azpiko txangoetara doazen bitartean.

Azken kontakizuna Kraterra da. Nekane eta Fani ditugu bertan, heriotzaren ateetan azken egunak elkarrekin bizi dituzten bollera zahar biren bizipenak eta gogoetak.

Barrurako bidaia da Rodriguezek eskaintzen diguna liburu honetan: ilunpeko gure harreman automatizatu eta inkontzienteei argia ematen die, gure baitara biltzeko, inguruari behatzeko.

Itsasondoan paseatzera, etxe hutsak okupatzera, lurrean aztarrika hastera, tripak jatera, gelditu eta entzutera, eskuekin komunikatzera gonbidatzen gaituzte testu hauek.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak