kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Azken batean / Lourdes Oñederra / Erein, 2025

Ispilu hautsiak Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2026-01-31

Ama-alaben arteko harremanak lotura sakonenen eta tentsio konplexuen sorburua izan ohi dira. Are gehiago, bai amak bai alabak bizi izan duten gertaera traumatiko bat egon bada isilpean gordeta: sexu abusuak. Lourdes Oñederrak horren gainean ardazten du, nagusiki, bere hirugarren nobela.

Elisa, alarguna, Donostian bizi da eta Elisabete, bikoterik gabeko alaba, San Frantziskon. Biei egin zizkien sexu abusuak Ixak (Elisak bere koinatuari emandako izena). Kontakizuna hasten da arlo politiko abertzalean ospe eta ibilbide intelektuala zuen gizon horren heriotzaren berriarekin. Hortik aurrera, emakumeen ahotsak eta denbora jauziak tartekatzen dira. Ongi funtzionatzen duten baliabide horiez gain, Oñederraren idazmoldeak hizkuntzarekiko arreta handia erakusten du, irakurlea gelditzera behartzen duena, isilpekoak esplizituak bezainbesteko garrantzia izanik.

Alabarentzat distantzia geografikoa biziraupen emozional eta psikologikorako modu bat izan da, zauriak gorabehera, identitate propioa eraikitzeko aukera, familiaren oroimenean eta itxaropenetan harrapatuta egon beharrean. Istorioaren muinean amaren eta alabaren bakardadeak kontrajartzen dira, isiltasunak ekarri dizkien min eta galerak azaleratu bitartean.

Sexu abusuen gaiaren harira, gizonezkoen botereari buruzko kritika ere dago biktimei sostengurik eman ez zien euskal gizartearen testuinguruan, familia-harmonia faltsua lehenetsiz, sufrimendua existitu ez balitz bezala. Oñederrak paralelismo bat ezartzen du: maila pribatuan sexu-indarkeria horrek eragindako mina eta, maila sozialean, ETAk eragindakoa.

Ondo idatzitako eleberria dugu, iragan hurbilari buruz irakurlea astintzen duena eta gogoeta egitera gonbidatzen gaituena. Gutako bakoitza, kontakizunak ukituta sentituko delakoan nago.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak