kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Guztia urruntzea da / Hasier Larretxea / Susa, 2025

Geografia korapilo Maddi Galdos Areta / Argia, 2026-02-08

Izpi bat ageri da errezelaz bestaldera. Urrun du jatorria, belaiaz harago, baina hurreratu egiten da honaino heldu arte. Horixe du distirak: urrundu egin behar itsugarri izan ez dadin, izan dadin ikusgarri. Guztia urruntzea da poema bilduma argitaratu du Hasier Larretxeak (Arraioz, Nafarroa, 1982), iragana ukatu baino, hari so, geroa begiratzeko gonbita. Hiru ataletan banatu ditu arraioztarrak bildumako 37 poemak: Klorodun itzalak, Korapilatutako hariak eta Sua itzaltzen bada.

Preseski, iragana da nagusi bildumako lehen atalean, denetan luzeena. Elkarri begira diren haurra eta heldua bilbatzen ditu ahots poetikoak, eta goroldioak, iratzeek, zelaiek eta bestetzuek ezaugarritutako paisaian dihardu, besteak beste, hezteaz: haurtzaroa, transmisioa, memoria eta ihesa dira, hala, hizpide. Inguruarekin mimesian den arren, deserriratu beharrean den gorputz bat dakarte olerkiok eta, testuinguru horretan, esangura berezia hartzen dute erlijio zein Elizari loturiko elementuek, zentzu hertsatzailea dutenak.

Bigarren atala da memorion eta etorkizunaren arteko haria, lotura: “Oroimena pizten gaituen / bonbilla da / itzulerako argia / baino ez“. Etena izatetik urrun, korapiloz beteriko jarraipena dira poema hauek, bilduma izendatzen duen ariketaren gauzatzea, ispiluko pitzaduren berrosatzea. Egiten gaituzten loturek eutsi eta estutu egiten gaituztela gaineratuta, ahanzturaren eta oroimenaren arteko tenkaren inguruko hausnarketak proposatzen dizkio Larretxeak irakurleari.

Hirugarren atalean galderak dira gailen: Leire Bilbaori egindako aipamenak zein bilduma ixten duen Non hasten da etxea poemak aditzera ematen dutenez, etxearen inguruko hausnarketak dira. “Apatriden bizkarrezurrek / ba al dute hilerrian tokirik?“. Finean, liburuak proposaturiko bidea eta nolabaiteko helmuga zehaztugabea dira gai olerki hauetan, izotzak urtzera datorren udaberriaren txatal.

Askotarikoak dira Larretxearen poemak: hitz segida bizkorrak kausi ditzakegu, zerrendak, poema labur zein luzeak, soinu zein egitura errepikapenez ondutakoak. Atentzioa ematen du gutasunak duen presentziak, baita, aipatu legez, paisaia landatarrak iruditeria blaitzeko duen erak.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak