kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Zakur kale / Harkaitz Zubiri / Susa, 2007

Ikuspegia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-05-11

Bada Harkaitz Zubiriren lehen liburu honetan errealitatea adierazteko gogoa. Errealitatea, noski, handia da, zabala da eta, batez ere, aurpegi askokoa da. Garai errealistagoetan, zenbait idazlek, errealitatea bere osoan hartu nahian, eleberri lodi eta mardulak idatzi zituzten. Hala ere, errealitateak ihes egiten zien, urak ere zuloetatik barrena ihes egiten duen bezala. Errealitatea, izan ere, zaila da harrapatzen eta galdu egiten da, galdu egiten gara.

Beraz, modernitate garai honetan, errealitatea bere osoan hartu ordez, zatika hartzen da, puskaka, ezin bestean. Bakoitzak bere ikuspegitik edo bere izkinako talaiatik begiratzen du errealitatea eta ikusten duena, edo ikusi nahi duena, gogoratzen du eta, ondorioz, ekartzen literaturara. Harkaitz Zubirik Donostia hiria hartu du bere literaturaren geografiatzat, seguru asko, Donostiako toki eta kaleak gertukoak zaizkiolako edo, neurri batez, ezagunagoak dituelako Donostiako jendeak. Jendea ez baita erabat ezagutzen, haiei buruzko ezagutzak ihes egiten digu hondarra bezala poltsiko zuloetatik behera, oinetaraino. Geografía hori partikularra da, idazlearena berarena.

Kontatzen diren historiak, ordea, orokorrak dira, giza izaerari dagozkionak baitira. Ustelkeria, injustizia, aurreiritziak kontu unibertsalak dira, eta pertsonaiei euskal abizenak jartzeak kolorea besterik ez dio ematen narrazioari. “Despedida” izeneko historia ezaguna da. Bada pelikula bat gai beraren inguruan. “Gizon berria” izenekoan gertatutakoaz ere idatzi izan da eta pelikulak ere egin izan dira horretaz.

“Etorriberria eta bere lagunak” izeneko ipuinak mobbinga du gala. Gai berria bada ere, dezente idatzi izan da horretaz. Baina idazle bakoitzak bere modura hartzen ditu gaiak oro.

Errealitatea kontatzeko saioaz gainera, bada Harkaitz Zubiriren liburu honetan ikuspegiarekiko zintzotasuna. Donostian kokatutako historia hauei narratzailearen ikuspegiak ematen die berezitasuna. Irakurlearena izatea ere nahi duen narratzailearen ikuspegiak, hain zuzen.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak