« Eskarmentua | Literatura gaztea »
Enpleguaren arbola / Pablo Sastre / Susa, 2006
Gizaki inkonpletoak Igor Estankona / Deia, 2006-11-03
Langabezian dagoenari zerbait larria gertatzen zaio, ez dabilen pieza bat da makineria erraldoi batean. Enplegu agentzia eta bulegoek, beraz, findu eta koipeztatu egin behar dituzte pieza horiek, edo are urtu eta beste era batera moldatu, makinaren beste leku batean funtzio bat behintzat betetzen has daitezen. Pablo Sastreren nobelan ere hala tratatuak sentitzen dira Mixa eta konpainia, formatu egingo dituzte, laurehun eta hogeita hamar euro emango dizkiete eta, froga pasatzen badute, auskalo zer den hori —froga aldi bat baloratu ere egiten ez zaituen enpresa batean—, agian lortuko dute lan bat, hitzaren zentzu posmodernoan.
Langabeziaren inguruan negozio ederra dabil. Munduko pobreen inguruan, umeen inguruan eta atso-agureen inguruan dabilen bestekoa. Baina Pablo Sastreri ez diozu ia adituko juzku bat, gogoeta politiko bat, pertsonaien ezpainetatik, pertsonaiak sartu-sarturik baitaude marginazioan, biziraupenean, eurak dira sufritzen dutenak hipokrisia erraldoi bat, baina era berean ez dute astirik diskizisio burgeserako.
Eta Koska eta Mixak jairik jai furgoneta batekin janari saltzen hasten direnean sentitzen duten askatasun-zorion sakona ere analisi larregirik barik erakusten digu Sastrek: eurei uzten die hitz egiten, pertsonaiei uzten die gozatzen, buhameen antzera, zikin, libre, ibilarazten ditu Euskal Herritik zehar. Hor kontakizuna deformatu egiten da ia, nobela amildu egiten da hodei-euri ikaragarri baten antzera urjauzitik behera.
Ironiaren zapore alegreaz zein haren zapore tristeaz gozatzeko aukera paregabea eskeintzen du “Enpleguaren arbola”k. Harrapaladan irakurri dut. Esaldi bakoitza ikaragarria da liburu honetan, baina hurrengoarekin maisuki kateaturik datorrenez, azkenean sentipen orokor eta luze bat uzten du irakurlearen gogoan, berbetatik harago doana, eta akzioaren apologia bihurtzen dena. Gauzak esan bai, baina batez ere gauzak egin egiten dituztenen mundua da. Foliotik eta ordenagailuaren pantaila karratutik kanpo idazten duen jendearen mundua da.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi