kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Kontu-jaten / Arantxa Iturbe / Alberdania, 2006

Eskarmentua Javier Rojo / El Correo, 2006-11-01

Arantxa Iturbe kazetari eta idazleak trebetasun handia du pertsona arrunten bizitzen atzean ezkutatzen den mundu berezia islatzeko, “Kontu-jaten” izenburua duen narrazio bilduma hau horren adibidea izan daitekeelarik. Liburuan bertan iradokitzen denez, bilduma hau Tolosan bultzatu den “Esperientziak” izeneko proiektuaren barruan kokatzen da. XX. mendearen lehenengo hamarkadetan jaiotako emakumeen bizi esperientzian (eta ez ahaztu “eskarmentua” ere esaten zaiola bizi esperientzia honi) oinarritutako liburua da. Beraz, gerra zibila ezagutu zuen belaunaldiko emakumeen ikuspuntua eskaintzen zaigu, honek inplikatzen duenarekin. Batzuetan kontakizuna etxe barruko gertakari txikiak plazatzera lerratzen da, ohiturazko literaturatik hurbil; baina gertakari txiki horiek handi bihurtzen dira pertsonaien ikuspuntuan, gertakari horien arabera hartzen baitute zentzu osoa beraien bizitzek. Bestaldetik, idazleak jakin izan du kontakizun hauetan ahozko kontaeren bizitasun freskoa gordetzen. Edonola ere, narrazio bakoitzaren ostean idazleak kontrapuntu moduko testu laburrak jarri ditu, narrazio horietan kontatzen dena osatzeko asmoz edo. Eta nire ustez eranskin hauek soberan daude.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak