kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Poema amniotikoak / Sonia Gonzalez / Kutxa, 2005

Barruko borrokak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-11-03

Uste dut, eta bakoitzak egin dezala usteekin nahi edo uste duena, izenburuaren bigarren zatiak, alegia “gerizpeko gudak” izenekoak, liburuak esan nahi edo uste duena hobeto adierazten duela. Har dezagun esaterako poema bat: “igurtzi eta igurtzi/ eta garbitu beharreko zikina/ kristalaren bestaldean dago”. Egia da kanpora erakusten dena ez dela izaten barrura begira azaltzen dena, baina halakoa esateak barnekoa kanporatzeko gogoa adierazten du. Beste kontua da gogoak edo nahiak mugaraino eramatea. Poesiaren kasuan, eta poesia liburu bat aztertzen ari garenez, poetaren barneko eta kanpoko munduak ulertu behar ditugu, erakutsi edo gorde beharrekoak baitira. Gerizpeko gudak, hala dago idatzita, baldin eta idaztea guda balitz, uste ez dudana. Izan ere hainbeste zikindu da gure artean “guda” hitza, non gaur egun Maginot lerroa bezala geratu baita, zuloz josita, suak belztuta eta gorpuak burdina-hari artean zintzilik. Gerizpeko gudak, barruko borrokak, isilpekoak, ausentziakoak, beldur-ikararenak dira, poetak idazten duen bezala. Poesiari itzulita esan dezadan poema liburu honetan badagoela poetaren barne mundua, intimitatea, eta kanpokoa, gizatasuna, elkartzeko eta uztartzeko asmoa. Beste kontua da erabat lortzea. Ez dut uste halakorik gertatzen denik, baina bidea eginda dago, eta hori hartzea besterik ez dago hurrengoan iritsi nahi den tokira iristeko. Agian ez da jakiten nora iritsi nahi den, baina horrek, azken fmean, ez du garrantzirik, beti iristen baikara nonbaitera. Tamala da, ordea, iritsi nahi ez genuen toki horretara iritsitakoan hantxe goxo geraztea, atzera egiterik ez balego bezala. “Iraultza/ geure buruak zuritzeko modua/ bilakatzen da/ borrokak/ aldez aurretik galduak direla/ egiaztatzean”

Ez, ez dut uste poema liburua osoa denik. Gehiago dira poemok hiriko kale kantoian utzitako puskak, puzzle batenak balira bezala. Norbaitek hartuko ditu eta eramango berarekin, puskak hirian sakabanatuz. Eta gero berriro puskaren bat itzuliko du lehen zegoen tokira eta hura izango da bide erakusle. Hurrengorako.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak