« Idazlearen egunerokoa | Izaera kontua »
Arima enkoniatuak / Xabier Mendiguren E. / Elkar, 2006
Lau ipuintxo Igor Estankona / Deia, 2006-09-08
Lau ipuintxo dira, izan ere, Xabier Mendiguren Elizegik opatzen dizkigunak. Ez daukate ipuinen —luze gogoratzen diren ipuin sakonen— hezurdura pisutsua, baina euren arintasuna dute bertuterik behinena. “Hamasei ipuin amodiozko” bikaina izan zen irakurri nion azken ipuin liburua, eta esan beharrean nago honako honek gehiago entretenitu nauela, baina gutxiago inpresionatu. Entretenimendua hain da ezdeusa, non ahaztu egiten baiten. Baina liburu efimero hauek ere osatzen dute literatura.
Lehen kontakizunak —“Gutun hau”— ez dauka besteen maila eta melenga xamarra da. Hanka horren faltan beste hiru kontakizunek eusten diote, nire ustez, Arima enkoniatuak honi: “Tximeleta ez bezala” politak, “Hankapalo” biziak eta “Arrautza frijituak” bitxiak.
Xabier Mendigurenek istorioan aurrera egiteko modurik primarioena erabili ohi du. Jadanik gutxi dira hain era ordenatuan eta mailakatuan idazten duten euskal ipuingileak. Beasaindarrak kontaketaren plazerra besterenganatzea du helburu narrazio bakoitzean, eta terraza batean norbaitek gauza aski normalak kontatzen dituen moduan helarazten ditu fikziozko bizipenak. Lau ipuinotan erraz konfesatzen ez diren sentimentuak ageri dira, edo osterantzean normaltasunetik harago doazen txikikeria pertsonalak, baina denek dute halako hurbiltasun edo sinesgarritasun artifizial bat. Teatroan bezala, keinuak apur bat exageratuz eta ahotsa arean altxatuz iristen da idazlea metro askora daukan publikora.
Tetroan bezala, pertsonaiek bizi kontatzen dituzte jazoera guztiak, eta nabarmendu gura dituzten puntuetan gelditzen dira. Gozo-gozo eramango zaituzte aktoreek koadrilla-maitasunen bila, edo maitasun ezinezkoak bizitzera, edo harreman pribatuen barrunbeetara. Eta idazle saiatuaren inteligentziak soilik lor dezake hori, nahiz eta, esan dugun legez, entretenimendua ez den deus gure literaturan.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza