« Hitzen bitarteko irudia izaki literatura | Lau ipuintxo »
Inon izatekotan / Juan Luis Zabala / Susa, 2006
Idazlearen egunerokoa Javier Rojo / El Correo, 2006-09-06
Juan Luis Zabala bere egunerokoaren ateak ireki ditu “Inon izatekotan” izeneko liburu honetan, non azken hogei urteotan idatzitako hainbat eta hainbat testu aurkitzen diren. Narrazioak, poemak, iritziak, batzuk ezagunak, besteak orain arte argitaratu gabeak, biltzen dira eguneroko honetan, idazlearen bilakaeraren lekuko. Gai batzuk errekurrenteak dira. Idaztea bera, adibidez. Idazleak idazten duen neurrian aurkitzen du bere destinoa, era arranditsuan esateko; beraz, idazleak idazteaz idazten duenean, bere izaera zuritzen du bizitzea tokatu zaion mundu pragmatikoan. Eta idaztearekin batera, bakardadearen gaia ere jorratzen du, biak oso lotuta baitaude, idaztea bakardadean baizik ezin baitaiteke egin, eta bere kasuan, bakardadetik, idaztera bultzatzen duen akuila bakardadea bera baita. Biek ala biek elkar mantentzen dute. Gauzak honela, bere buruaz halako irudi erromantikoa ematen du, munduan oso ongi moldatzen ez den pertsonaiaren irudia. Baina, jakina, ezin dugu Pessoak behinola esandakoa ahaztu, idazleak bere burua publikoan aurkezten duenean, neurri handian fikziozko pertsonaia baita. Edonola ere, Zabalak beti eskaintzen dizkio gauza interesgarriak irakurleari.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi