kritiken hemeroteka

8.546 kritika

« | »

Horma / Marlen Haushofer (Naroa Zubillaga) / Erein, 2023

Betiberdina Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2024-06-09

Lehengusinarekin eta haren senarrarekin landa aldera egindako irteera batean hasi zen dena. Horiek afaltzera joan eta ez ziren etxera itzuli. Haien bila atera eta horma batekin topo egin arte ibili zen protagonista. Hortik aurrera, hormak ez dio aurrera egiten uzten eta bi pertsonaia izoztuta, hilda bezala ikusten ditu. Hormaz harago heriotza dauka zain. Beraz, hurrengo bi urte eta erdiz egutegian jaso dituen oharrek lagunduta, gertatu zaion guztia kontatzeko idazten du protagonistak. Hausnartutakoaz ere idatziko du: heriotzaz eta bizitzaz, nor den eta nor izan nahi duen… Informea idatziko du, hala dio hasieratik: Ilundu arte idatziko dut, eta ezohiko lan berri honek nekatuta, hutsik eta logaletuta utzi behar dit burua (11. orr).

Aurreko bizitzaz gutxi pentsatzen du. Apenas nabari duen senarraren eta alabaren hutsunea: Haietaz arduratzen jarraitzen nuen ahalik eta ondoen, baina oso gutxitan nintzen zoriontsu haien ondoan (211. orr). Aspergurak hartzen zituen haren egunak eta egunerokoa itogarria zuen. Hormak protagonista preso daukala pentsa genezake eta hala sentitzen da, batzuetan. Aurreko bizitzaren liberazioa ere sentitzen du, ordea. Eta bera libre izateko aukera. Abileziak eta trebetasunak eskuratzen ditu, eta lerroek aurrera egin ahala indartu egiten da, inguratzen duen horren ezagutza handituta.

Ustez bakarrik eta isolatuta dago, ez baitugu bukaera arte beste pertsonaiarik ikusiko mendietan. Konpainian biziko da, ordea: Luchs txakurra, Tigre katua eta Bella behiarekin batera igaroko ditu horma aurkitu eta geroko egun guztiak. Zama, lotura dira animaliak, baina bizirik mantentzeko arrazoia ere badira. Haien zaintza bermatzeko egin beharreko errutinak mantentzen du zentzudun.

Testua osorik eta jarraian idatzita dago, ez dago kapituluka egituratuta. Gehiena iraganean idazten badu ere, orainaldiko denbora ere erabiltzen du, saltoak eginez paragrafo berean. Deskribapenak bisualak izatetik aparte oso sentsorialak —entzuten, dastatzen, ukitzen duena deskribatzen du— eta limurtzaileak dira. Estilo iradokitzailea du Haushoferrek. Protagonistaren egunerokoa errepikakorra, itogarria, aspergarria eta nahasgarria da (betiberdina). Primeran trasmititzen du protagonistaren agonia, baina badago intriga eta interesa mantentzen duen elementu niretzat azpimarragarria: Bella behia. Itxaropena jartzen du berarengan. Bukaeraraino irakurri beharra dago distopia moduan hasi den liburuko ahots beldurti eta sosegu gabearen amaierako argi izpia ulertzeko. Ederra eta liluragarria.

Azken kritikak

Poesia guztia
Safo

Mikel Asurmendi

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre

Jon Jimenez

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak