kritiken hemeroteka

8.321 kritika

« | »

Ulu egiteko bolondres bila / Harkaitz Cano / Susa, 2023

Poesiaren atze-oihala Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2024-01-27

Euskal idazle interesgarrienetakoa dugu Harkaitz Cano gaien trataeraren eta erregistro aniztasunaren aldetik. Helduentzako zein haurrentzako narratiban ez ezik poesia esparruan ere sortzaile trebea dela erakutsi du, Euskadi Saria hirutan eskuratu duelarik. Argitara eman duen bosgarren olerki-liburuan nabarmendu beharra dago hizkuntza-adierazpen aukerekin jolasteko joera, ia poema guztietan “jostari eta sarerik gabe”.

Ale berri honetan idazleak gure garaiko gizartearen bizimodua taxuz behatzen dakiela igartzen da eta zeitgeista zein den hartu du aintzat. Oso detaile gutxirekin poema bikainak ondu ditu, irakurlea etengabe irribarre egitera eta hausnartzera bultzatzen dutenak, tonu ironikoa albora utzi gabe literatura eta metaliteraturaren aferak jorratzean —poesiaren izaeraz, sormenaz ihardetsiz, adibidez—.

Lau zatitan banaturik, estiloen nahasketa erakargarria baliatzen du Canok. Atal bakoitzeko tituluak argibidea eskaintzen du, esate baterako, liburua irekitzen da National Portrait Gallery izenekoarekin, non kutsu autobiografikoak aurki daitezkeen. Jarraian, Otoitzen Liburuan tonu serioagoan dihardu erlijioaz gabetuak dauden poemen bidez (paradoxikoa izenari erreparatuz); hirugarrena, Zerrenden Liburua, estilo arinekoa da eta beste idazleen ahotsen oihartzunak antzeman daitezke. Amaitzeko, Klarion Laborategia (I) dator; azken zatian tonu esperimentalagoa berreskuratzen du, aforismoen laburtasuna nagusitzeaz gain, beste hizkuntzetako aipuak eta testu hibrido edo artefaktu antzekoak tartekatzen dira.

Liburuaren titulua memorian gordetzea zaila suertatu ahal zaio irakurleari, nahiz eta idazleak hasierako ohar batean haren jatorria azaldu. Alabaina, ez da berdin gertatzen olerkiekin, obra honetara barnatzen denak literaturako plazerarekin egingo baitu topo.

Azken kritikak

Itzalen tektonika
Itxaro Borda

Asier Urkiza

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Jon Martin-Etxebeste

Sastraka
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Itsaso amniotikoa
Oihane Jaka

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lanbroa
Pello Lizarralde

Irati Majuelo

Lanbroa
Pello Lizarralde

Ibon Egaña

Txoria hodei artean
Urtzi Urkizu

Jon Martin-Etxebeste

Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien
Irene Sola

Jon Jimenez

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Amaia Alvarez Uria

Gerezi-denbora
Montserrat Roig

Asier Urkiza

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Nagore Fernandez

Farorantz
Virginia Woolf

Aritz Galarraga

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

Hedabideak