« Ahanzturatik azalera | Apur bat sikiera. Amiñi bat bederen »
Itsaso amniotikoa / Oihane Jaka / Elkar, 2024
Babesten gaituen itsasoa Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2024-05-12
Oihane Jakaren poema liburua ireki eta eskaintza bi aurkituko ditugu. Aitari bata, seme-alabei bestea. Aipagarria da, topatuko ditugun poemekin lotura zuzena baitute.
Liburuaren egiturak hiru atal ditu: Hamaika urte, Hamaika hilabete eta Hamaika egun. Hamaika zenbakia asko esateko modua ere bada euskaraz. Urte, hilabete eta egun, bata bestearen barruan sartzen diren denbora tarteak dira, eta liburuan aipatzen den matrioxkaren irudia sortu daiteke. Hiru atalak harilkatzen asmatu egin duela uste dut: irudi berdinei emandako esanahi desberdinen bitartez, besteak beste.
Lehenengo atalean ni poetikoak aita hil zenean zuen adinari egiten dio erreferentzia. Atal honetan aurkituko ditugun poemek galera goiztiar horrek utzitako arrastoari buruz hitz egiten dute, esaterako, azken poemako azken bi lerroetan: Aitaren heriotzak libreago egingo nindukeen, / hain gazte izan ez banintz askatzeko.
17. orriko poema ispilu modura idatzita dago. Goitik behera eta behetik gora esaldi berak erabiltzen ditu, eta hala, palindromo eder bat osatu du. Aitaren urtebetetze eguna ospatzen jarraitzen duen ni poetikoak ispilatze baten modura bizi du aitaren urtemuga eta formak edukia zoragarri biltzen duelakoan nago. Izugarri gustatu zait bere hildakok nola (a)gurtu ez jakitearen inguruan hausnartzen duen poema ere (20).
Bigarren atalean, ni poetikoak jaio aurretik galdu duen haurraren galeraz hitz egiten du. Nora ote doaz jaio ez diren haurrak? / orain, etxe hutsa da nire sabela (27). Bigarren haur baten haurdunaldiaz ere hitz egiten digu ni poetikoak hirugarren atalera salto egin aurretik: Bi bihotz ditut / eta ez naiz munstroa. / Matrioxka bat bestearen barruan / horixe bakarrik.
Hirugarren atala da luzeena eta hamaikagarren egunean ospitaletik etxera bueltatzeko denbora tarteak mugatzen du izenburua. Nahi ez bezala gertatu zen erditzeaz hitz egiten du: horrek eragindako min, orban eta zauriez. Galdutako haurraren ondoren jaiotzeak sortzen dituen zalantzez, orban hori ahazteko beldurraz eta abar. Irudi boteretsuak erabili ditu atal honetan autoreak: Behinola / belarritik sartu zitzaidan olatua / hanka tartetik atera zen / uholdeka. / Arrain eta guzti (57). Edo amnesiak jota zegoen maskuria (62). Batzuetan nahasgarria iruditu zait zeini buruz ari den edota ahotsa nori ari zaion berbetan.
Gustatu zait estiloa: tarteka zuzena eta gordina da, irudi eta metaforen erabilera ederra egiten du, eguneroko hizkuntza eta detaileak azpimarratzen ditu, hitz jolas ingeniosoak erabili… Ione Gorostarzuren Ez da erditzea liburua gogorarazi dit, desberdinak izanagatik, gai batzuk izendatzeko beharra ikusten baitut bietan. Eta Karmele Igartuaren usaina ere hartu diot: itsasoaren irudiak hainbat esanahi nola hartzen dituen ikusita edota 65. orriko poema (ez da berdin…) horretan.
Itsaso horretan murgiltzeko gonbidapena luzatzen dizuet nik ere.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi