« Bertsioak eta bariazioak | Babesten gaituen itsasoa »
Lanbroa / Pello Lizarralde / Erein, 2024
Ahanzturatik azalera Irati Majuelo / Berria, 2024-05-12
Aspaldian jazotako gertakari aztoragarri bat, urteak gordeta, ezkutatuta egon ostean, gutxien esperotako unean itzul daiteke memoriara, gorputzera. Ahanzturatik azalera, iraganetik orainera. Hala gertatu zaie Pello Lizarralderen azken eleberriko protagonistei, larunbat arratsez saltoki gunean denbora-pasa ari zirela. Bat-batean eta ohartzeke, 22 urte atzera egin dute jauzi.
Bi ahotsek txirikordatzen dute nobela honek dakarkigun istorioa. Bata, borroka armatuko kidea, une batetik bestera mendian gora ihes egin beharko duena. Bestea, bailara bakartu samar bateko medikua, herriz herri kontsulta pasatzen duena, iheslariak bere autoa geratu eta harekin muga gurutzatzera behartzen duen arte. Gertaera berberak azaltzen dizkigute biek ala biek, bakoitzak bere oroitzapenetatik, iraganean bizitakoa berreraikitzeko asmoz. Errepidean, basoan, herri sarreretan, lanbroa bidelagun (edo aurkari) dute mugaren bila elkarrekin ibilitako ordu luzeetan, eta ondorioz, kontakizuna bustitzen dute aldiro lainoaren joan-etorriek. Hala, orainaren metafora gisa uler liteke, memoriaren eremu lanbrotsuetan barrena ari baitira bi narratzaileak, nor bere errelatoan.
Lizarraldek memoriari, ahazteko gaitasunari buruz hausnartu nahi izan du liburu honetan, lanbroaren irudi anbiguo eta opakua probestuz. Hala ere, kontrastean, bi pertsonaiek zehaztasun handiz eraikitzen dituzte beren istorioak, zalantzari tarte handirik eskaini gabe. Ildo horretan, bataren bizipenak ez dira bestearenekin kontrajartzen, ez dago diferentzia esanguratsurik, gizonaren ihes egiteko larritasuna eta emakumearen izu-ikara gorabehera. Aipatu behar da, alde horretatik, gertakizunari buruzko bi ikuspegi edo biziera azaldu nahi izan diren arren, espazioan zehar egindako ibilbidea eta tentsio egoerak sorrarazitako sentsazioak hain paretsuak izanik, sarri errepikakor gertatzen direla liburuaren zenbait pasarte. Beraz, idazleak hautaturiko bi ahotsen apustua lausotu egiten da.
Soilik bereizitakoan hartzen dute kontakizunek norabide desberdina, jazotakoari tamaina hartzeko unean. Amaieran, alabaina, gogoeta antzekoetan egiten dute topo bi protagonistek: ahanztura bizirauteko tresna gisa baliatu arren, iraganaren zama ezin askatuta aurkitzen baitute euren burua. Orduan heltzen zaie eleberriaren muina diren galderei: nahieran ahaztu edo gogoratzeko gai al gara? Zer egin denbora luzez gordetako oroitzapenekin bueltan datozenean? Zalantza airean uzten du Lizarraldek, edo lanbro artean, beharbada.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi