« Oroitzapen, gorputz eta naturaren gordintasunaz | Bertsioak eta bariazioak »
Txoria hodei artean / Urtzi Urkizu / Elkar, 2024
Gure telebistaz Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2024-05-11
1982ko gabon zahar gauean lehen mezua igorri zuenetik, ETBko txoriak 40tik gorako hegaldia egin du. Euskararen lumak kaiolatuta nahi zituzten garaian, ekimen ausarta izan zen euskarazko telebista publikoaren sorrera. Teknikoki eta profesionalki prestakuntza estrategikoa jaso zuten sortzaileek eta baliabide gutxirekin asko egiten asmatu zuten. Bertako albistegiak sortzea, euskarazko telesailak ekoiztea… dena zegoen egiteko eta ikus-entzunezkoen mundua eratu zen Euskal Herrian poliki-poliki. Horren ondorioz, euskaldun zahar eta berriek txorrotxio hura izan zuten euskalduntzeko laguntzaile 80ko eta 90eko hamarkadan. Autoreak euskal hiztunen komunitatearen ikuspuntutik aztertzen du telebista publikoaren ibilbidea eta kritiko da hartu duen norabidearekiko; kukuak txantxangorriaren habian arrautza jarri duela salatzen du: euskarazko ekoizpenaren alde egin beharrean Espainiako ereduan funtzionatzen duten gaztelaniazko edukien aldeko apustua egin du, eta gaur egungo audientziak eta gazterian duen erreferentzialtasun falta horren ondorio dira. Kirolaren esparruan edo haurrei bideratutako edukietan lortu du ikusle kuota fidela, baina gazte eta helduei bideratutakoetan epe motzean dituen erronkak eta har ditzakeen zenbait bide ere proposatzen ditu kazetariak.
Urkizuk urteak daramatza telebistaren jarraipena egiten eta orain liburu batean jaso du lau hamarkadatako bilakaera. Bere idazketa estiloan bistakoa da urtetan zaildutako kazetariaren zehaztasuna. Erredakzioak erreportaje estiloa du eta atalak ondo egituratuta daude. Ikus-entzunezkoen munduko pertsona asko elkarrizketatu ditu: sorreran parte hartu zuten gizonak, ETBrako lan egin dutenak, ahots kritikoak… Datuz eta testigantzaz jositako liburua da, kontsultarako ezinbesteko liburu bihurtuko da kazetaritza, hizkuntzalaritza eta historia alorretan.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez