kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Mundu zitalaren kontra / Lizar Begoña / Elkar, 2024

Aktualitate zaharra Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2024-05-18

Metro karratu gutxiko barrutian bizitza osoa kabitu liteke. Pilarrek Benidormeko lehen kioskoa zabaldu zenetik bertan lan egin du Doloresekin batera. Hiria hazten, apaintzen eta ajatzen joan da kioskoaren bueltan. Beti lankide izan duen ahizpa zaharrena, Dolores, mendekotasun egoeran dago eta ahizpa gazteak bere kargu hartu du bere zaintza; horretarako haren ordutegia kubrituko duen pertsona bat kontratatu behar izan du. Hain zuzen ere, gazte hori da liburuko bigarren protagonista: bere buruari ihesi dabilen gazte bat. Talaia bera izanagatik, begiraden arteko kontrastea bistakoa da; bakoitzak bere zauriak eta aurreiritziak ditu eta egoerei aurre egiteko jarrera propioa. Benidormeko ekosistema saturatuan eguzkiak eta alkoholak, jubilatuek eta LSDak, literaturako klasikoek eta Cuore-ek bat egiten dute eta txoriak begiztatzera doan zaleak bere burua kamuflatzen duen gisa ezkutatzen dira kioskoan lanean dihardutenen begiak. Turistek konkistatutako territorio afrusa barrura begiratzeko desleku pribilegiatua da.

Espazioari dagokionez, bi metro karratuan kokatzen da eleberria (“biak barruan sartuta, ez gara kabitzen kasik”) eta bi mundu ikuskerak gurutzatzen dira, txandaka. Elkar nekez uler dezaketen bi belaunaldiren hitzik gabeko talka ageri da. Horren erakusgarri da idazkera ere. Idazleak maisuki nahasten ditu eta sare sozialetako erreferentziak. Horren adibide ederra da “Mezua ezabatu da” ipuina.

Eleberria kronologikoki kontatua dago; udako hiru hilabete kontatzen ditu, eta kapitulu bakoitzak bederatzi ipuin ditu. Aro beilegia eta Gepardo japoniarrak liburuetako poesien ostean, eleberrirako zubia zeharkatu du Lizar Begoñak. XXV. Igartza saria irabazi zuen eta haren emaitza da esku artean duguna. Eguzki galdatan egonagatik guardasola ere eskaintzen duen liburua.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak