kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Mundu zitalaren kontra / Lizar Begoña / Elkar, 2024

Belaunez belaun, egunez egun Amaia Alvarez Uria / Argia, 2024-05-05

Lizar Begoñak eleberri honen aurretik bi poema liburu argitaratu ditu: Aro beilegia (Balea Zuria, 2020) eta Geopardo japoniarrak (Susa, 2022). Hirugarren liburuan ere badira zenbait irudi poetiko trama harilkatzen laguntzen dutenak: hodeiak eta basamortua, metafora gakoak lan honetan.

Horrez gain, zenbait kultur tradiziotatik oihartzunak datoz orriotara, besteak beste, Miren Agur Meaberen Hezurren erretura (2019) irakurtzen ari da protagonistetako bat eta bere dolua egiteko eskuliburu bihurtzen da berarentzat.

Izan ere hori da gai nagusia, aldaketak dakartzan galera eta dolua: harremanak bizitzeko eredu baten galera eta helduaroan sartzear dagoen protagonistaren dolua; zahartzaroa, gaixotasuna eta zaintza kudeatzen hasten den beste protagonistaren krisia; herri baten turistifikazioaren goraldia eta gainbehera; komunikazioa eta informazioa erabiltzeko modu baten akabera…

Baina, bizitzaren aldeko kantua ere bada. Mundu zitalak ipintzen dituen oztopoak gainditzeko gonbita. Izenburuak Itxaro Bordaren Euri zitalari esker (2021) ekarri dit gogora eta berarekin horko fase aldaketa eta aldi baten itxiera. Lanean agertzen den poema Ovidi Montllor-en A la vida kantaren zati bat da, “bizitza arruntari oda” bat ere badelako lan hau duda barik. Hala ere, genealogiak eta belaunaldien arteko transmisioa dira liburu honetako ardatza. Pott bandako Sarrionandiak 1980an edo Lubaki bandako Canok 1990ean poesiatik narratibara egin zuten. Bordak 1980ko hamarkadan, Meabek 1980 eta 1990eko hamarkaden artean eta Rozas 2000 hasieran egin bezala, Lizar Begoñak poesiatik narratibarako jauzia egin du 2020ko hamarkadan.

Beraz, zer du esateko XX. mende amaieran jaiotako eta mende aldaketarekin batera hazi den belaunaldiko kide honek? Zein imajinario berri ekarriko digu euskal letretara? Hori da nobela honen ekarpenik handiena.

Bere narratzaileetako baten hitzetan: “Batzuetan gure belaunaldiaren zahartzaroarekin fabulatzen dut. Zer kontatuko diegu ondorengoei? Isildu gabe imajinatzen ditut gure maitasun iraultzaz berbetan, lotura bolleroez, eztanda transfeministaz, mobilik gabeko haurtzaroez, baina whatsapparen sorrerarekin kointziditu zuen nerabezaroez”.

Bi narratzaileek bi belaunaldi ordezkatuko dituzte eta leku eta denbora berean bide paraleloak ibiliko dituzte, hurbil eta urrun aldi berean. Segi ditzagun euren urratsak.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak