kritiken hemeroteka

8.666 kritika

« | »

Barbaro iraun / Louisa Yousfi (Itziar Diez de Ultzurrun) / Txalaparta, 2023

Nor da munstroa? Irati Majuelo / Berria, 2023-10-29

Barbaro iraun. Barbarotasuna gorde eta harekin iraun. Aurretik, kanpotik ezarria den barbarotasunari eutsi, eta harekin bizi eta iraun. Barbarotasuna onartu, beretartu, galdekatu egiten du Yousfik, ekidinezinari aurrez aurre begiratu eta galdera jartzen du mahai gainean: zer izan gaitezke deserrotuok, bazterreratuok, kolonizazioaren seme-alabok, ez bada barbaro?

Lehen liburu zuzen eta ausarta argitaratu zuen 2022an, herdoilik gabeko mihiaz eta argitasunez idatzia, probokatzailea, auzi korapilatsuei beldurrik gabe heltzen diena. Euskarara itzuli berri du Itziar Diez de Ultzurrunek Txalaparta argitaletxean, jatorrizko testuari Ainhoa Nadia Douhaibiren gibel-solasa erantsita. Beharrezko testua Douhaibirena, barbarotasunaren perspektiba euskalduntasunarekin lotu, eta egon litezkeen intersekzioak eta sarri ikusi nahi ez diren angelu itsuak bistaratzeko zenbait gako ematen dituena. Pena gibel-solasen neurri laburrera mugatu behar izana, interesgarria bailitzateke Yousfiren ekarpena Douhaibiren jakintzatik Euskal Herrian kokatzeko ariketa sakonago egitea, baita argitaletxe berean iaz ateratako Barbaroak eta zibilizatuak (Atutxa, 2022) liburuarekin izan ditzakeen hartu-emanak aztertzea ere.

Kolonietako migranteen ondorengoen ahotsetik mintzo da Yousfi, ez bateko ez besteko ez izatearen egonezinetik, aukeratu gabeko deserrotzetik. Irmo mintzo ere, estatu menperatzaileek eraikitako egitura arrazistak eta mekanismo (auto-)suntsitzaileak jartzen baititu agerian. Baita ezkerreko pentsamendu antiarrazista onbera kritikatzen ere. Idazleak koplarik gabe ematen dio buelta barbaroaren iruditeriari, ekidinezinezko munstroen ideiari: arazoa ez dira jatorria, kultura, eutsi beharreko oreka familiar, identitario eta materialak; arazoa arrazismoa da, harreman kolonialak. “Gure munstroak ez dira sortzen zuen gabezia dugulako, zuetatik gehiegi daukagulako baizik: Frantzia gehiegi, Inperio gehiegi”.

Horretarako, adibide konkretuak baliatzen ditu, izan Kateb Yacinen hausnarketak, Chester Himesen pertsonaia odoltsuak, izan Mehdi Meklat barbaro bezatuaren desengainua edota Booba raperoaren kantuak. Ildo horretan, manifestutzat ere har daitekeen Yousfiren testuak marko zehatza dauka: Frantzia eta haren iragan kolonialaren ondorioak. Ez ditu horratik gu salbuesten gaituzten gatazkak azaleratzen, Europarenak ere badiren heinean. Alabaina, berea den errealitatetik idazten du, eta, ondorioz, testuingurua bera, darabiltzan erreferentziak edota pentsamendu tradizioak ere bizi duen jatorri erdibitu/bikoiztuari dagozkio.

Mendebaldearen errugabetasuna aise haizatzen den egunotan, ziztadak dira Yousfiren hitzak: “Errugabetasuna asmatu zuten. Herri osoak sarraskitu dituzte, eta, bidenabar, Walt Disney eraiki”. Gezi bat zuzen-zuzenean. Botere-harremanen jokoa argitara ekartzean, ordea, errukirik ez du eskatzen barbaroarentzat: utzi barbaro izaten, ez iezaiozu kendu errua.

Azken kritikak

Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez

Irati Majuelo

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Paloma Rodriguez-Miñambres

Diesel
Bertol Arrieta

Joxe Aldasoro

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Silueta
Harkaitz Cano

Irati Majuelo

Koxka bat estuago
Henry James

Aritz Galarraga

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Hasier Rekondo

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak