« Anjel Erro | Ibilerakoak »
Postariak bi aldiz deitzen du beti / James M. Cain (Xabier Olarra) / Igela, 2003
Postariaren bigarren deiaren zain Karlos del Olmo / Gara, 2003-07-26
Segur aski, nobela beltzen arteko eleberririk beltzena dugu begi aurrean. Edo generoaz berba egiterakoan, zerrenda guztietan aipatzen denetakoa. Zer dela-eta “beltza”? Zergatik diotsogu euskaraz nobela beltza mota horretako literaturari? Gaztelaniaz “novela negra” diote frantseseko “roman noir” zuzenean itzulita. Eta roman noir horren jatorria oso prosaikoa da. Joan den mendearen erdialdean Gallimard argitaletxeak egun klasikotzat jotzen ditugun estatubatuar idazle batzuk —Chandler, Hammett, Cain…— plazara ekartzeari ekin zion. Edizio merkeak ziren. Gallimarden sailak koloreen arabera bereizten ziren. Amerikar idazlan poliziako haiei kolore beltza erantsi zieten. Zori hutsa. Kontua da série noire frantses mundura horrelako beztiduraz jaio zela. Bestela izan zitekeen, baina, beltza egokitu zitzaion.
Parisen, garai hartako intelligentsia delakoarengan, halako zirrara edo astindu moduko bat eragin zuten idazle iparamerikar heldu berri horiek. Gainera, pelikula poliziako zuri-beltzekikoak pantailetara ailegatzen hasi ziren garai bertsuan. Intelektualek formazko belztasun hura edukizko belztasun ere bihurtu zuten. Ohiko polizi nobelatik bereizteko (Agatha Christie, Ellery Queen…), beltz esaten zieten bai eleberriei bai pelikulei, genero berritzat jota. Haien gainean teorizatzen hasi eta, hala, genero beltza jaio zen… Frantzian. Halaxe inportatu zuten Espainiara, bestelako barik. Euskaraz ere, Sail Beltza deitura erantsi zieten. Ingelesez thriller edo hard-boiled izaten dira. Italieraz, giallo (horia) esaten zieten, oso paper merke kolore horikoan argitaratzen zituztelako. Estatu Batuetan lehenengo eleberri horiek “Black Mask” aldizkariaren inguruan jaio ziren.
Izendapena ez da behargabekoa euskaraz, kolore beltzak oso adiera bereziak dituelako. Beltza da traizioa. Jende faltsua ere beltza. Odol beltzean hiltzen dituzte errugabeak. Asmo bihurriak beltz-beltzak dira. Gaiztoek arima beltza ei dute. Gezurra beltza bide da. Lagun zuriak bihotz beltza du. Azala zuri eta barrena beltz batzuek. Hipokrita kanpotik irina baino zuriagoa da, baina barrutik kedarra baino beltzagoa. Kanpoan eder dena, etxean beltz. Krimena egindako lagunari beltz. Bekatuak errainu beltza islatzen du. Bereak eta bi esatea beltzak botatzea da. Astoetan astoena, asto beltza. Jokabide eroak ordain beltzak. Mamuari, itxura beltz. Infernutarrei beltz deitura eransten diete. Infernuko gaua, hori gau beltza. Muturtuta dabilenaz beltz jartzen dela esan ohi da. Aurpegi beltzaz begiratzen diete batzuek albisteei. Bihotz gogorraren sona duena ere beltz. Norberaren eskualdekoak ez direnak, beltzak. Hotzik handiena negu beltzean. Arranoetan arranoena, arrano beltza. Hilabeterik gogorrena, hil beltza. Ekaitz beltzak ura adarrez dakar. Negu beltzaren bihotzean, izotza bera ere beltz. Amandre Eguzkia hodei beltzak hesitzen dute. Ipar beltzak hodei mataza lodiak bultzaka.
Beltzaren ñabardura horiek guztiak agertzen dira James M. Cainen tragedia beltz honetan. Antzezlan klasiko eta handien pare jar daiteke, ezbairik gabe, halako sexu eduki gordineko nobela poliziako bat. Gizarte oso baten isla fidela eman ez ezik, banakoek patuaren aurrean izan ohi duten ezintasuna gordin-gordinik erakusten ere du. Heroi xumeen eta herri xehearen seme-alaben erreinua da generoa.
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez