« Elebiduna | Bestelako edertasuna »
Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu / Sergi Pamies (Gerardo Markuleta) / Txalaparta, 2011
Limoiak Eneko Barberena / goiena.eus, 2020-05-21
Konfinamenduak Beasainen harrapatu zuen zirku italiarreko trapezista hil da lan istripuan. Maskararen erabilera nagusitu da Bilbon. Haftar mariskala Tripoliko setiotik alde egin beharrean da. Iraganaren nostalgia duen jende gehiegi dago oraindik. Ordainpean eta ondo.
Gaiak hor daude. Goiko paragrafoko lagina ez da gaurko egunkarien titularren lagina besterik. Baina ez da horren erraza, ezta?
Ipuinak unibertso itxia behar du, ziotsan Cortazarrek bere ikasgelari. Ipuina Usako presatik eginiko saltoa da, uretan hanka sartu gabe ere murgiltzea. Ez du udako jaiek eurekin dakarte prestakuntzarik, lanegunaren ondorenean lantokitik hurbilen den tabernara joatea da konortea galdu arte edateko.
Euskal Herrian badira ipuingile handiak, azkenaldian gustukoenen artean ditut Ana Malagon eta Iñigo Aranbarri. Jakin minez nago Elorriagaren Iturri irakurtzeko, ipuinez osatutako nobelatzat hartua batzuek.
Katalunian ez dira herrenak ipuin kontutan, justu kontrakoa, aipatu ditut blog honetan Marta Orriols eta Sergi Pamies. Azken honen Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu, Txalaparta 2011, gozatu ederra hartuko duzu. Ez zait El arte de llevar gabardina bezainbeste gustatu, baina ale ederrak ditu: onirikoak, azidoak, gordinak… Gehien gustatu zaizkidanen artean monobolumena, esperimentua, bizitza eztia, hartzaileak, o izei berdea edo topa.
Pertsonaiak, Pamiesen ispiluaren deformazioa dirudite: adin bertsukoak, idazleak asko, maskulinoak batik bat…
Bukatzeko ez naiz kontu hauek aipatu zaleegi, baina edizioa, bai tapa gogorra bai diseinua, bereziki gustatu zaizkit. Poltsiko ediziora abonatuok eskertzen dugu noizean behineko aldaketa. Esaera zaharrak dioen bezala, limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu, ez bota entsaladarik gin tonikera.
Baden verboten
Iker Aranberri
Asier Urkiza
Diesel
Bertol Arrieta
Nagore Fernandez
Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza
Mckenzie Wark
Jon Jimenez
Basokoa
Izaskun Gracia Quintana
Joxe Aldasoro
Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
Gorka Bereziartua Mitxelena
Ez-izan
Jon K. Sanchez
Aiora Sampedro
Pleibak
Miren Amuriza
Jon Jimenez
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Asier Urkiza
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Nagore Fernandez
Jakintzaren arbola
Pio Baroja
Aritz Galarraga
Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi
Hasier Rekondo
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Paloma Rodriguez-Miñambres