kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Poesia kaiera / June Jordan (Ane Garcia Lopez) / Susa, 2020

Elebiduna Igor Estankona / Argia, 2020-05-17

Ane Garcia Lopezek opari bat egin digu. June Jordan (June Millicent Jordan, Harlem, New York, 1936-Berkeley, Kalifornia, 2002) ekarri digu Munduko Poesia Kaieretara, eta harekin batera bere ingeles beltza, bere Amerikako Jamaikako bisexualitatea, bere hanka bat han eta bestea hemen jarririk egotea, zapalkuntza familiar hori: “nire aita izan zen, eta zioen ni nengoela oker,/ mutikoa behar nuela berak bat nahi zuelako (mutikoa) eta/ azal zuriagoa behar nuela izan eta ile leunagoa behar nuela izan eta/ ez nuela mutikoekin burua galdu behar, baizik eta haietako/ bat izan behar nuela (mutikoa)”.

Aitak opatzen zizkion klasikoen liburuak, eta aita hark berak, akatsik txikerrenagatik, jo eta deitu ohi zion demonio isipu beltz madarikatua.

Zapalduen paranoiak. Sadikoenak eurak izan ohi dira maiz.

Baina June Jordanek, suertez, beste bide bat aurkitu zuen. The Progressive-n idazten hasi zen, maitasuna izan zuen gidari, Nikaragua, Hegoafrika, olatu askatzaileen gainean ibili zen beti, emakume izateagatik, beltza izateagatik, azkarra izateagatik, artearen zentzu politiko bat garatu zuen txiki-txikitxuterik. Ingelesa bera ere bere-berea du, berrogei milioi pertsonak hitz egiten duten ingeles Ebonics hori. Berkeleyko Unibertsitatean Jordanek eman zion berbakuneari behar zuen tornuia, arauak ezarriz, estandarra finkatuz. Ana Garciaren lanak izan bide du, zentzu horretan, testu bat ingelesetik euskarara ekartzea baino sakonagoa eta zailagoa, alegia, askapen lan bat ingelesarena eta are euskararena ere bai. Izan bide du itzultzea esklaboen harrotasuna galdu zen puntu hartara: “Hein batean hazi ginen/ esklabo-ontzi bat geldiarazi eta/ tripulazioa gidatu zuten heroiekin: Cinque, adibidez (Afrikako mende berriko buru baten semea),/ 1839ko/ Amistad altxamenduaren gidaria,/ esklabotzatik garaipenerako bidean/ kapitaina hil zuen,/ hil zuen sukaldaria, hartu zuen agintea”.

June Jordan haize erauntsia bezala sartuko zaizu kontzientzian, eta irudipena izango duzu poesia militantea irakurtzen ari zarela baina lirismoari uko egin barik, eta belarrira xuxurlatzen ari zaizkizula aspaldiko kontu ahaztu modernoak.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak